11:51

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Lan-baldintzei lotutako arrisku psikosozialek gora egin dute EAEn, CCOOren arabera

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Hilabete bakarrean lan antolamendu txarrak eragindako bi gaitz lan-instripu gisa aitortzea lortu du sindikatuak.

  • Lan-baldintzei lotutako arrisku psikosozialek gora egin dute EAEn, CCOOen arabera

    Lan-baldintzei lotutako arrisku psikosozialek gora egin dute EAEn, CCOOen arabera. Argazkia: pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko CCOOk astearte honetan ohartarazi duenez, lan-baldintzekin lotutako arrisku psikosozialek gora egin dute nabarmen. Sindikatuak hilabete bakarrean lan antolamendu txarrak eragindako bi gaitz lan-instripu gisa aitortzea lortu du.

Ohar batean jakinarazi du hilbetean Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Bizkaiko Probintzia Zuzendaritzak ebazpen bi eman dituela: Multiservicios Aeroportuarios SA enpresko langile bati eragiten dion bat eta Servicios Personas y Salud SLU enpresako bati buruzko beste bat. Ebazpen horietan, antsietateak eragindako baja-aldiak lan-istriputzat hartu behar direla onartu dute.

Loiuko aireportuko instalazioetan garbiketa lanak egiteko azpikontratatutako Multiservicios Aeroportuarios SA enpresako langilearen kasuan, Lan Ikuskaritzak "egiaztatu zuen lanaren antolaketa txarrak lan-dinamikan pertsonen arteko gatazkak ere sor zitzakeela", CCOO Euskadiren arabera.

Leioako Quiron Salud Ospitaleko kafetegi-zerbitzua kudeatzeko azpikontratatutako Servicios Personas y Salud SLU enpresari dagokionez, berriz, sindikatuak azaldu du kaltea jasan zuen langileak "30 mahai eta ospitaleko kafetegiko barra" zituela bere ardurapean antsietate-atakea izan zuenean. Bakarrik zegoen, eta, hortaz, gehiegizko lan-kargaren ondorioz gertatu zitzaion.

Alfonso Rios CCOOko lan-osasuneko arduradunak gogorarazi duenez, sindikatua aspalditik ari da "enpresetan arrisku psikosozialek gora egingo dutela ohartarazten". Horren ustez, pandemia osteko egoeran "beharrezkoa izango da lana banatzeko orduan berrantolaketa bat".

"Aldaketa horiek eragina izango dute lanaren antolamenduan, kargaren banaketan eta beste lan-baldintza batzuetan, hala nola telelanaren gorakadarekin lotutako presentzia bikoitzetik eratorritakoetan". Azken horrek bereziki emakume langileei eragingo diela adierazi du.

CCOOk dio Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Zuzendaritzak argitaratutako arrisku psikosozialen inguruko azken irizpide teknikoaren arabera, arrisku psikosozialek bihotzeko gaitzak, arnas gaitzak, lan-istripuak eta suizidioak eragin ditzaketela.

Ildo horretan, zehaztu du Europako Batzordeak 2017an aitortu zuela une horretan goranzko bidean zeuden arrisku psikosozialak "laneko segurtasun- eta osasun-arazoetako bat" zirela, eta horrek lan-istripuen kopurua handitzea ekar zezakeela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena