Ekonomia
koronabirusa
eitb media
Espainiako Gobernuak eta gizarte eragileek elkartzen jarraituko dute, baldintzak negoziatzeko eta akordioa erabat ixteko.
Zerbitzari bat, terraza batean lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Gobernua eta gizarte eragileak negoziatzen ari dira aldi baterako lan-erregulaziorako espedienteak irailaren 30era luzatzeko. Oro har ados badaude ere, elkartzen jarraitu beharko dute, baldintzak negoziatzeko eta erabateko akordioa ixteko.
Mari Cruz Vicente CCOOko Ekintza Sindikalerako idazkariak adierazi duenez, luzapena ezartzeko "oraingo akordioan jasotakoa hartuko dugu erreferentziatzat", eta maiatzaren 31n iraungiko da akordio hori.
"Bizitzen ari garen egoeretatik eratorritako egokitzapenak" proposatu dituzte bileran, oraindik horiei buruzko testurik zehaztu ez duten arren. Vicenteren hitzetan, datorren astean elkartuko dira berriro: "Mahaia irekita dago eta analisi eta negoziazio prozesuan jarraituko dugu".
Lan Ministeriotik iragarri dutenaren arabera, negoziazio azkarra izango da, enpresei eta langileei ziurtasuna emateko, udako kanpainaren aurretik. Yolanda Diaz hirugarren presidenteorde eta Lan ministroaren hitzetan, bere asmoa dela lan-erregulaziorako espedienteek "egungoaren antzeko" formula batekin jarraitzea.
Bestalde, Jose Luis Escriva Gizarteratze eta Gizarte Segurantzako ministroa eta Nadia Calviño bigarren presidenteorde eta Ekonomia ministroa parametroak doitzearen alde agertu dira, berraktibazioa pizteko. Horrela, lan-erregulazioaren ostean langileak berreskuratzen dituzten enpresak gehiago sarituko dituen eskema batera itzultzeko asmoa dute.
Gizarte Segurantzak igorritako azken datuen arabera, apirilaren amaieran 638.238 langile zeuden lan-erregulaziorako espedienteen eraginpean, hirugarren olatuaren ostean (978.438 langile) baino 300.000 gutxiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa