Ekonomia
Lan erregulazio espedientea
E. G. | EITB MEDIA
Auzitegi Nagusiaren epaiaren ostean, Eusko Jaurlaritzari galdetu diote "ea zer gehiago behar duen PCB-ITPren lanpostuen defentsa egiteko".
Albisteak (3)
Bideoak (1)
PCB-ITPren enpresa batzordeak ohartarazi duenez, ez dute onartuko baliogabetutako lan erregulazio espedientean kaleratutako lankideak euren postuetan ez hartzeko zuzendaritzak egindako "mendekuzko ekintza", eta horren kontra borrokatuko dute "eskura dituzten tresna guztiekin". Era berean, Jaurlaritzarekin oso kritiko agertu dira, eta galdetu diote, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren ostean, Eusko Jaurlaritzari galdetu diote "ea zer gehiago behar duen PCB-ITPren lanpostuen defentsa egiteko".
Enpresa batzordeko kideek prentsaurrekoa egin dute gaur, eta hasteko Barakaldoko eta Sestaoko 87 langilek jasotako kaleratze gutunak erre dituzte. EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo zuen zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientea, eta behargin guztiak euren postuetara itzuli behar zirela ebatzi zuen.
Agerraldian epaiarekin pozik agertu dira langileen ordezkariak. Euren esanetan, "azken urtean hirugarrenez, bere kontrako epaia jaso du PCBren zuzendaritzak, oraingo honetan egindako kaleratzeen kontrakoa".
Enpresa batzordearen aburuz, epaia "suntsitzailea" da eta langileen ordezkariek "hasieratik defendatutako tesia" berretsi du, alegia, "ez zeudela talde kaleratze hori egiteko arrazoi ekonomiko edo produktiboak". Salatu dutenez, "enpresa covid-19ak sortutako krisia baliatzen saiatu da langileak kaleratzeko eta taldea saltzeko prozesua errazteko".
Langileen ordezkariek esan dute egoera hori beste modu batera konpon zitekeela, adibidez, "pandemiak eragindako aparteko egoerak baimendutako neurriekin", baina horren ordez, kaleratzeen aldeko apustua egin du zuzendaritzak.
Hala, batzordeak salatu duenez, "azken urteetako finantza-emaitzen erabilera interesatua izan da, langileen artean liskarrak sortu dira eztabaida desbideratzeko eta Ertzaintzak langileen aurka egindako errepresio-ekintzak bultzatzeko, protestak deslegitimatzeko eta beldur kolektiboa ezartzeko". "Euren irizpidea inposatu nahi dute, kaleratu egin nahi dute, eta ez zaie axola gizartearen gaitzespen orokorra, ezta Euskadiko instantzia judizial gorenak bere kontra emandako epaiak ere", aurpegiratu diote zuzendaritzari
Jaurlaritzak entzungor egin dio lanpostuen defentsari
Bestalde, batzordearen ustez, "penagarriena da Jaurlaritzak PCB-ITPko lanpostuen defentsari entzungor egin diola", eta protesten aurka egiteko "Herrizaingo Saila indartu besterik ez duela egin".
"Zer gehiago behar du PCB-ITPko lanpostu guztiak mantentzearen alde egiteko? Zuzendaritzak epai judizialak alde batera utzi eta 2016 eta 2020 urteen artean gutxienez 6,8 milioi euroko laguntza publikoak jasotzen dituen talde bati kaleratzeak bere nahierara egiten utziko al dio? ", galdetu du batzordeak.
Era berean, langileen ordezkariek Tapiari galdetu diote ea Jaurlaritzak ez ote duen "enpresari erantzukizunik eskatzeko asmorik, batez ere taldearen salmenta prozesua eta bertan parte hartzeko asmoa bultzatzen ari diren testuinguru batean".
Azkenik, PCBn gertatutakoak "borrokan elkartasuna zein garrantzitsua den" berresten diela adierazi du batzordeak. Horren harira, Tubacex, Aernova, Alestis eta Petronor enpresetako langileek, pentsiodunek, gazteek, mugimendu pentsiodunek, alderdi politikoek eta, "bereziki, Ezkerraldeko biztanleek" emandako babesa eskertu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa