19:46

Ekonomia

Lan-gatazka

Petronorreko langileek bederatzi eguneko greba egingo dute ekainean

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Horrez gain, ostiral honetan manifestazioa deitu dute Bilbon, aldi baterako lan-erregulazioa salatzeko. Tubacex eta ITP Aero enpresetako beharginak ere han izango dira.

  • Petronorreko langileen protesta bat.

    Petronorreko langileen protesta bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Petronorreko langileek mobilizazio gehiago egitea erabaki dute, zuzendaritzak ezarri duen aldi baterako lan-erregulazioaren kontra. Hala, bederatzi egunez jarraian lanuzteak iragarri dituzte ekainaren lehen hamabostaldirako, Europa Press agentziak zabaldu duenez.

Lan-erregulazioaren txostena apirilaren 28an erregistratu zuen enpresak eta joan den astelehenean sartu zen indarrean. Abenduaren 31a arteko indarraldia dauka.

Enpresa-batzordeak azaldu duenez, bi unitatetan abuztuaren 18a arte atzeratu dute lan-erregulazioaren aplikazioa, "merkatuan susperraldirako zantzuak atzeman ostean", eta horrek erakusten du "espedientea ez dela beharrezkoa, hasieratik esan dugun moduan".

Horrez gain, lantaldea murriztu  dutenez, zaintza zerbitzuan hutsuneak daudela eta, ondorioz, balizko larrialdien aurrean erantzun egokia ematea bermatzerik ez dagoela ohartarazi dute.  

Halaber, etxera bidali dituzten beharginek egiten zuten lana beste langile batzuen esku utzi dutela salatu dute: "neurri hori zentzugabea dela erakusten du horrek".

Lanuzteak eta manifestazioak Bilbon eta Gasteizen

Testuinguru honetan, langileek lanuztea eta manifestazioa burutu dute asteazken honetan Abanto-Zierbenan.

Mobilizazio horren ondotik, asanblada egin dute eta maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera protestei eustea erabaki dute.

Hala, maiatzaren hirugarren astean bi orduko bi lanuzte egingo dituzte; hirugarren astean, berriz, hiru lanuzte izango dira; eta ekainaren lehen hamabostaldian grebara joango dira bederatzi egunez jarraian.

Horrez gain, ostiral honetan beste lanuzte bat deitu dute eta ondoren manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan, Tubacex eta ITP Aero enpresetako langileen babesarekin.

Datorren asteko ostiralean, berriz, lau orduko lanuztea egingo dute eta Eusko Legebiltzarraren parean mobilizatuko dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena