Ekonomia
Lan-gatazka
agentziak | eitb media
Enpresak eta Eusko Jaurlaritzak salaketa jarri dute LABeko ordezkari baten kontra, 83 kaleratzeen aurkako protestetan egindako ekintza batengatik.
ITP Aeroko kaleratzeen aurkako protesta. Argazkia: Efe
ITP Aero osagai aeroespazialak egiten dituen lantegiko langile batzordeak mobilizaziorako deia egin du konpainia eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila egiten ari diren "jarduera sindikalaren jazarpena" salatzeko; izan ere, lantegiak eta Eusko Jaurlaritzak salaketa jarri dute LABeko ordezkari sindikal baten aurka, 83 kaleratzeen aurka egindako protesten harira.
Barakaldoko lantegiaren parean egindako agerraldi batean langileen ordezkariek esan dutenaren arabera, ekainaren 24an ordezkari sindikal batek deklaratuko du "Barakaldoko eta Sestaoko lanpostuen defentsan izandako greba eta borroka egunetan" gertatutakoengatik.
Salatuak berak, Zigor Azpioleak, azaldu duenez, kalteak eragitea egotzi diote, urtarrilaren 16an bulegoetara langileak zeramatzan autobusari eraso egin izana egotzita. Horren aurrean, "oso lasai" dagoela esan du.
"Lekukotza faltsu batekin langileen ordezkari bat jazartzen saiatu dira; ondorioz, lan-eskubideen defentsa kriminalizatu eta langileak izutu nahi dituzte", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa