20:13

Ekonomia

Lan gatazka

Tubacexeko langileen manifestazioa Laudion, “Aiaraldeko enpleguaren defentsan”

EITB Media | Agentziak

Enpresa arabarreko langileek zuzendaritzak aurkeztutako EEEa salatu dute, Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez.

0:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubacex enpresako langileek manifestazioa egin dute Laudion (Araba), Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez, enpresako zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu Erregulaziorako Espedientea salatzeko. 129 langileri eragingo dion lan gatazkarentzat “irtenbide bat” eskatu dute.

Langileek otsailetik daramate greba mugagabean, eta EAEko hainbat herritan deitutako Maiatzaren Leheneko manifestariekin atera dira gaur kaleetara.

Zure interesekoa izan daiteke: Pandemiak larriagotutako lan-gatazkak

“Aiaraldeko enpleguaren defentsan” lelopean, 18:30ean abiatu dute Laudioko protesta. Bertan, eskualdeko hainbat enpresen baldintza latzak salatu dituzte eta erakundeekin harremanetan jartzeko asmoa erakutsi dute, “irtenbidea egon daitekeelako eta horren aldeko apustua egin behar delako”.

Hala, enpresa batzordeak jakinarazi du maiatzaren 4an, asteartearekin, Derion egingo dutela kontzentrazioa eta hilaren 7an, ostera, Bilbon manifestatuko direla Petronorreko langileekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena