08:16

Ekonomia

Gobernu berriaren lehen astea

Bost egun 16.500 milioi murrizteko

Erredakzioa

Ostiralean, Mariano Rajoyren Gobernuak lehen murrizketak aurkeztuko ditu eta funtzionarioen soldatak izoztuko ditu.

  • Mariano Rajoyren Gobernuaren lehen bilera, joan den ostiralean. EFE

    Mariano Rajoyren Gobernuaren lehen bilera, joan den ostiralean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoyren Gobernu berriak lehen murrizketak onartuko ditu ostiral honetan. Bost egun hauetan, berriz, dirua nondik kendu aztertuko dute ministroek. Ostiraleko bileran, gainera, Exekutiboak pentsioak igo eta funtzionarioen soldatak izoztuko ditu.

Lehen murrizketetako gehienak Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak erabaki beharko ditu.

Inbestidura saioan, Rajoyk aurreratu zuen ostiralean 2011ko Aurrekontuak luzatzeko dekretua onartuko dutela. Aurrekontu berriak prestatu bitartean hutsune legala ez egoteko izapidea da. PPren Gobernuaren Aurrekontu berriak martxoaren 31 baino lehen aurkeztuko dituzte.

Bost egun barru aurkeztuko dituzten premiazko neurrien artean, pentsioen igoera egongo da, hots, PPren hauteskunde konpromisoetako bat. Gainerako politiketan murrizketak egon daitezke.

Lehen agerraldi publikoan, Soraya Saenz de Santamaria bozeramaileak ez zuen argitu zer asmo duten funtzionarioen soldatekin, baina 2011ko Aurrekontuak luzatzeak soldatak izoztea ekarriko du. Aurrekontu berriekin zer gertatuko den, ordea, ez dago argi.

Rajoyren helburua 2012an 16.500 milioi euro murriztea da, Europar Batasunak ezarritako % 4,4ko zor helburua betetzeko.
Bestalde, hurrengo egunetan Gobernu berriak Estatu idazkarien bi heren izendatu beharko ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena