Ekonomia
BALANTZEA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Diru-sarrerak % 1,4 handitu ditu, baina gastuek eta inbertsioek ere gora egin dute. Bestalde, 847.000 erabiltzaileren langa gainditu du.
Euskaltel. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Euskaltel taldeak 2,1 milioi euroko galerak pilatu ditu 2021. urteko lehen hiruhilekoan. Euskaltel taldeak lau marka erabiltzen ditu: Euskaltel, R, Telecable eta Virgin Telco.
Konpainiak jakinarazi duenez, diru-sarrerak % 1,4 handitu ditu lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta, 174,2 milioi euroraino. Gastuek eta inbertsioek ere gora egin dute, eta, beraz, lehen hiruhilekoko balantzea negatiboa da.
Bestalde, inoizko bezero kopururik handiena lortu du. Guztira, 847.000 erabiltzaile ditu, iaz epe berean baino % 10 gehiago. 78.000 bezero berri lortu ditu, bereziki, Virgin Telco markari esker.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa