14:26

Ekonomia

ERRENTA-AITORPENA

Errenta-aitorpenetan kalkulu akatsak egon direla onartu du Bizkaiko Ogasunak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Kalkulu-akats horietatik 10 zuzenduta daude, eta azken biak konpontzeko lanean ari dira, hau da, ondorengoen kenkarian egon diren akatsak eta Bizkaitik kanpoko erkidegoen errendimenduan egon direnak.

  • Errenta-aitorpenetan kalkulu akatsak egon direla onartu du Bizkaiko Ogasunak

    Errenta-aitorpenetan kalkulu akatsak egon direla onartu du Bizkaiko Ogasunak. Irudia: Gonzalo Elorza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Ogasunak berriz kalkulatuko ditu akatsak dituzten errenta-aitorpenak, eta kaltetuei dirua itzuliko die, horiek ezer egin beharrik izan gabe, Jose Maria Iruarrizaga foru diputatuak azaldu duenez.

Sistema berriaren bidez (Ogasunak zirriborroa bidali die guztiei) Bizkaian errenta-aitorpena hasi zenetik hiru aste bete direnean, diputatuak hiru bider eskatu du barkamena prentsaurrekoan, eta egindako akatsak konponduko direla eta inori kalterik ez diela eragingo azaldu du.

Irekiera-egunean izandako gorabeherak albo batera utziz, nortasuna egiaztatzeko sistema kolapsatu zen, kanpainan izandako arazoak bi motatakoak izan dira batez ere: zergadunari bidalitako gutunak sortzean eta zenbatekoak kalkulatzean.

Lehenengoari dagokionez, akatsek proposamenen % 7,7ri eragin diete, hau da, bidalitako 70.000 gutun baino gehiagori. Akats nagusia bidalitako 29.472 gutunetan gertatu da; izan ere, gutun horien bidez jakiarazi zaie ez daudela aitorpena aurkeztera behartuta, baina horretara behartuta dauden pertsonei bidali zaie. Kontrako kasuan, beste 19.280ri ez zaie jakinarazi aitorpena aurkeztera behartuta ez daudenik.

Kaltetu horiei Ogasunak gutun bat bidaliko die barkamen eske eta beren benetako egoeraren berri emanez.

Hildakoei gutuna

Deigarria den beste akats bat ere izan da gutunekin, hilda daude 162 pertsonari bidali baitzaie gutuna. Ogasunak azaldu duenez, kasu batzuk akatsak dira edo ez dira agertzen (pertsona bat hiltzen denean Ogasunari jakinarazi behar zaio), baina beste kasu batzuetan gutunak bidali dira hildakoen kontuetan mugimenduak erregistratzen direlako. Bigarren kasuan, kalkuluetan akatsak izan dira 30.000 proposamenetan, hau da, bidalitako aitorpenen % 3an.

Ohikoa izan den beste akats bat izan da aitorpen indibidualetan agertzen ziren kenkari pertsonal edo familiar batzuk ez zirela deklarazio bateratuan agertzen. 19.487 deklaraziotan gertatu da hori.

7.834 aitorpenetan eragina izan duen beste arazo bat ondasun-erkidegoen kapital-etekinak deklarazioan agertu bai, baina ez zirela zenbatzen akats informatiko baten ondorioz.

Kalkulu-akats horietatik 10 zuzenduta daude, eta azken biak konpontzeko lanean ari dira, hau da, ondorengoen kenkarian egon diren akatsak eta Bizkaitik kanpoko erkidegoen errendimenduan egon direnak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena