11:18

Ekonomia

LAN GATAZKA

ITPko langileek 83 kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu dute epaiketaren egunean

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Lan-erregulazioko espedientearen baitan, 83 langile kaleratu dituzte PCBko Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ITP Aero Casting taldeak Barakaldon eta Sestaon dituen PCB lantegietako beharginek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko Justizia Jauregiaren atarian, epaiketaren egunarekin bat eginez. ITP Aerok 83 langile kaleratu berri ditu, eta hori ahalbidetu duen lan-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskatu dute.

Elkarretaratzea 09:30ean hasi da Albia lorategian, eta protesta ekitaldian PCBko kideekin bat egin dute Tubacex, Aernnova eta Petronor enpresetako langileek, elkartasuna adierazteko eta beren lan-gatazkak "gizarteratzeko".

300 pertsonak parte hartu dute protestan, eta langileen ordezkariek adierazi dute lan-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko itxaropena dutela, batez ere, joan den astean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresak aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioko espedientea ez dagoela justifikatuta ebatzi ostean. Hori dela eta, epaiketaren atarian "ilusioz" mintzatu dira.

Langileen ordezkarien ustez, neurri "traumatikoak" hartu aurretik beste neurri batzuk hartu beharko ziren krisi "koiunturala" delako.

Sindikatuen hitzetan, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "arrazoia" ematen die, eta beste neurri batzuk hartu behar zirela uste dute. Are gehiago, enpresaren arazoak "trikimailu ekonomikoen" ondorio direlakoan daude. Sindikatuetako ordezkarien iritziz, enpresak "dena antolatuta" zuen kaleratzeak egiteko, eta "ez du negoziatu nahi izan".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena