Ekonomia
ABIADURA HANDIKO TRENA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Halaber, abiadura handiko trena Bilbora eta Gasteizera iristeak izango duen behin betiko kostua zein izango den ez dakitela esan du sailburuak.
Horrelakoa izango da AHTren Donostiako geltokia.
Albisteak (3)
AHT abiadura handiko trenaren epeak ez zirela "ondo kalkulatu" onartu du Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, eta esan duenez, "denborak erakutsi" du hori. Bere hitzetan, hasieran ezarri ziren epeak "bihotzarekin" jarri ziren, "lanak egiteko aukera errealen arabera baino gehiago". "Gainera, AHT proiektuak garai eta fase oso zailak igaro ditu. Aurreneko urteetan ETAren mehatxua hor zegoen, eta 2008ko krisi ekonomikoak ere eragin zuzena izan zuen lanen exekuzioan", gaineratu du, Forum Europako hitzaldi batean. 2026 amaierarako edo 2027 hasierarako trena martxan izatea espero duela esan du.
Sailburuaren arabera, Euskadiko garraio sistemaren modernizazioa da Eusko Jaurlaritzaren erronketako bat legealdi honetan, “mugikortasun eredu berrietara egokitzeko”. Hala, ziur agertu da datozen urteak "oso emankorrak" izango direla, besteak beste, trenbide azpiegiturei dagokienean.
Parez pare dituzten erronken artean, Gasteizen eta Donostian BEI (Bus Elektriko Inteligentea) garraio sistema ezartzea, Gasteizen eta Bilbon tranbia sarea zabaltzea eta Donostiako metroa aipatu ditu. Halere, Arriolaren hitzetan, EAEko trenbide sarea garatzea da Jaurlaritzaren helburu nagusia, bai Euskotrenena eta baita Euskal Y deritzonarena ere.
AHTri buruz gaineratu du txostenen tramitazioek eta ingurumen baimenek baldintzatzen dituztela halako proiektuen epeak, eta "dirua izan arren, lanak ezin dira egin". Besteak beste, azpiegitura hori Bilbora eta Gasteizera noiz iritsiko den zehatz jakitea gaur gaurkoz ezinezkoa dela esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa