Ekonomia
Industria
agencias | eitb media
Konpainiaren arabera, kontratu horrek sendotu egiten du tranbien eta hiriko mugikortasun iraunkorraren sektorean duen nagusitasuna.
CAFen tranbia Stockholmen. Argazkia: CAF
CAF konpainia gipuzkoarrak 15 tranbia egingo ditu Lisboako Companhia Carris de Ferrorentzat, eta bost urtez mantenu lanak hartuko ditu bere gain, 43 milioi euroko kontratu baten truke.
CAFek prentsa ohar batean jakinarazi duenez, Portugalgo hiriburuko tranbia berriak 15. linean mugituko dira, Tajo ibaiaren bokalearekiko paraleloan, hiriko gune turistiko nagusiak lotuz.
90eko hamarkada erdialdean, CAFek linea horretan erabiltzen ari diren tranbia artikulatuen erdiak ekoiztu zituen. Hori horrela, tranbia berriek 15. lineako garraioaren eskaintza handituko dute.
Enpresaren arabera, kontratu horrek sendotu egiten du tranbien eta hiriko mugikortasun iraunkorraren sektorean duen nagusitasuna.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa