20:17

Ekonomia

Krisia

Azpiazuk Europako funtsen eredua bideratzea eskatu du, eskumenak urratzen dituelako

agentziak | eitb media

Gainera, sailburuak kritikatu du Espainiako Gobernuak 2023a jarri duela funts horien 69.500 milioi erabiltzeko epemuga gisa, Europar Batasunak "2026 arteko" epea ematen duen bitartean.

  • Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EiTB

    Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio berbideratzeko Europako Funtsak kudeatzeko egin duen Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren eskumenak urratzen dituelako.

Horixe jarri du mahai gainean Azpiazuk egitasmo horri buruz egin duten Sektoreko II. Konferentzian, gaur, eta "kezka handia" agertu du egitasmoaren sorkuntzan dagoen "defizit politikoa" dela eta.

Sailburuak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak proposatutako formulak "eskumen propioak urratzen dituen kudeaketa ereduak ezartzen ditu", eta hori "konpondu beharra dago nahitaez".

"Ardura ikaragarri handia dugu, eta proposatutako eredua berbideratzeko denboraz gabiltza", adierazi du prentsa ohar batean.

Sailburuak azaldu duenez, gainera, Europar Batasunaren Susperraldi eta Erresilientzia Mekanismoaren araudia ere "urratzen" du Espainiako Gobernuaren ereduak, Europako funtsak ez direlako "ohiko gastuak ordaintzeko" eta egitasmoen diseinuan erkidegoen parte-hartzea bermatu beharra dagoelako.

Era berean, sailburuak kritikatu du Espainiako Gobernuak 2023a jarri duela funts horien 69.500 milioi erabiltzeko epemuga gisa, Europar Batasunak "2026 arteko" epea jarri duen bitartean.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena