Ekonomia
KORONABIRUSA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Gaur goizean Bilboko kaleetan manifestazioa egin dute eta ZIUak adin tarte horretako gaixoz beteta daudela gogorarazi dute.
65-79 urte artekoei txertoa jarri ez izana kritikatu dute pentsiodunek. Argazkia: EFE
"Arrisku taldekoak" badira ere, 65 eta 79 urte bitarteko adinekoei oraindik covid-19aren aurkako txertoa jarri ez izana kritikatu dute pentsiodunek Bilboko udaletxe aurrean hasi eta Osasun Lurralde Ordezkaritzan amaitu den manifestazioan.
Eta ez da bakarra izan, Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere protestak izan baitira "Txertoa Osasuna Lehentasuna" lelopean.
Andrea Uña Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariak adierazi duenez, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari duela bi aste bidalitako gutun bat izan da gaurko protesten arrazoia. Gutun horretan, 65 eta 79 urte bitarteko pertsonei txertoa jartzen hasi ez zirelako kezka agertu zuten, adin tarte horretan baitaude "pentsiodun gehienak".
Pandemia hasi zenetik, kolektibo hau hartu izan da "arrisku talde" gisa. "Euren etxeetan sartuta" egon ziren, "etxetik apenas irten gabe". Pentsiodunen Mugimenduak argi utzi nahi izan du "txertatzen ari diren pertsona eta arrisku talde guztiak" errespetatzen dituztela. Baina "ez du ulertzen, orain txertoak badaude", zergatik ez diren 65 eta 79 urte bitarteko pertsonak immunizatzeko erabiltzen.
"Ez dago txertorik"
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduaren ordezkariak ziurtatu duenez, behin gutuna bidalita, Osasun sailburuak iragarri zuen 60 eta 69 urte bitarteko pertsonak txertatzen hasi eta pixkanaka 70 eta 79 urte bitarteko herritarrak immunizatzen joango zirela; hala ere, "bi egunera", beste mezu bat bidali zuten, "txertorik ez zegoela" esanez.
Horren harian, Pentsiodunen Mugimenduak ohar baten bidez igande honetan adierazi duenez, joan den asteko ostegunean Osasun sailburuak jakinarazi zuen 60 urtetik beherako pertsonei ez zietela "oraingoz" AstraZeneca txertoa jarriko, baina 69 urtera artekoak txertatzen jarraituko zutela.
Hurrengo egunean, berriz, 70 eta 79 urte bitarteko pertsonak beste txerto batzuekin txertatzen hasiko zirela iragarri zuen, eta prozesu hori talde horretako nagusienekin hasiko zutela, hau da, 79 urtetik beherakoekin.
Pentsiodunek salatu dutenez, iragarpen horren ostean, adinekoekin harremanetan jarri ziren berriro, mezu bidez, eta jakinarazi zieten "oraingoz ezin zutela txertoa hartu", dosiak agortu zirelako eta "sorta gehiagoren zain" zeudelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa