Ekonomia
ELKARRIZKETA
EITB MEDIA
Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren iritziz, susperraldi ekonomikoa eta txertaketa zuzenki lotuta daude.
Txertaketa erritmoa eta ekonomia suspertzen ez baldin badira lan-erregulazioko espediente gehiago izateko arriskua dagoela ohartarazi du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak.
Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan, susperraldi ekonomikoa txertaketa-erritmoa areagotzearekin lotu du.
Tapiaren iritziz, berreskuratze ekonomiko hori urteko azken lauhilekoan baieztatu ahal izango da, bestela, egungo aldi baterako lan-erregulazioko espediente batzuk kaleratzeetan gauzatuko omen dira.
Arantxa Tapiaren esanetan, aurreikusi baino gehiago kostako da krisialditik irtetea: "Txertaketa erritmoa hazten ez den bitartean eta ekonomikoki haztea ahalbidetuko duen immunitate hori lortzen ez den bitartean, hazkunde erritmoa espero genuena baino txikiagoa izango da", ohartarazi du.
Hala ere, urteko azken lauhilekorako populazioaren zati handi bat inmunizatuta egotea lortzen bada, hiru hilabete horietan "hazkundea handiagoa" izango dela uste du.
Bestalde, kezkatuta agertu da aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak direnak ohiko enplegu-erregulazioko espediente bihur daitezkeelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa