Ekonomia
Erresidentziak
EITB Media | Agentziak
EITB
Gipuzkoako adineko etxeetako familien elkartea Donostian kontzentratu da erresidentzietako lan gatazkaren amaiera eskatzeko.
Gipuzkoako Senideaken manifestazioa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gipuzkoako Senideakek, helduen egoitzetako senideen elkarteak, Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio erresidentzietako lan gatazkan “aurrera pauso bat emateko eta behin betiko irtenbide bati” bidea zabaltzeko.
Manifestazioa bukatuta, Beatriz Martinez eta Nekane Saez de Cabezonek, elkarteko ordezkariak biak, foru erakundeari zuzendutako idatzia irakurri dute. Honakoa salatu dute: “248 greba egun eta pandemia hasi zenetik 13 hilabete igarota, arazoak bere horretan jarraitzen du: ez dugu negoziazio mahairik, langileen egoerak prekarioa izaten jarraitzen du eta horrek guztiak kalte egiten die egoiliarrei”.
“Egungo baldintzek ez dute bermatzen kalitatezko zaintza, ezta egoiliarrek merezi duten tratu duina”, gehitu dute. Hala, sendien eta langileen errealitateak “txarrera” egin duela azaldu dute; izan ere, “pandemia bortizki sartu da erresidentzietan eta nekea, tristura eta oztopoak areagotu egin dira”, erabiltzaileen egoerak “okerrera egiten duen” bitartean.
Beste alde batetik, bozeramaileek salatu dute greba egunetan ez direla bueltatu “adostutako eta eman gabeko zerbitzuen kuotak, Aldundiak 2020ko abenduaren 11n hala iragarri zuen arren”. Bukatzeko, manifestazioaren aldarria gogorarazi dute: “berriz eskatzen diogu Aldundiari aurrera pauso bat emateko eta behin betiko irtenbide bati” bidea zabaltzeko.
Manifestariek segurtasun neurri guztiak errespetatuta egin dute protestaren ibilbidea, horietako asko gurpildun aulki hutsei bultzaka. Donostia erdialdeko hainbat kaletan ibili dira eta Boulevardean eman diote amaiera protestari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa