11:53

Ekonomia

KRISI EKONOMIKOA

EAEko esportazio datuek hobera egin dute eta % 4,7 hazi dira otsailean

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Aitzitik, inportazioek (1.433,3 milioi) % 7,5 egin dute behera otsailean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

  • Kamioiak N-1 errepidearen alboko aparkaleku batean

    Kamioiak N-1 errepidearen alboko aparkaleku batean. Artxiboko argazkia: Euskadi Irratia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioak (1991,6 milioi euro) % 4,7 igo ziren otsailean, iazko hilabete berarekin alderatuta, Eustat estatistika institutuak gaur zabaldutako datuen arabera. Aitzitik, inportazioek (1.433,3 milioi) % 7,5 egin zuten behera otsailean.

Gauzak horrela, merkataritza saldoa berriro ere positiboa izan zen otsailean, 558,2 milioi eurokoa, hain zuzen ere.

Otsaila hilabete ona izan da EAEko hiru lurraldeetan, izan ere, hiruretan izan da hazkundea: Bizkaian, % 9,3; Gipuzkoan, % 2,1 eta Araban, % 1,8.

Araban, esportazioak garraio materialetan kontzentratzen dira (% 62,9), % 6,5eko hazkundearekin. Metalak eta haien manufakturak (-% 8,1) eta plastikoak, kautxua eta haien manufakturak gisa sailkatzen direnak (-% 24,9), berriz, jaitsi egin dira, % 8,1 eta % 24,9, hurrenez hurren.

Gipuzkoan gora egin dute material, makina eta aparatu elektrikoen esportazioek (% 8,4) eta baita metalen eta haien manufakturenak ere (% 11,0). Kontrara, % 21,1 egin dute behera garraiomaterialaren esportazioek.

Bizkaian material, makina eta aparatu elektrikoen esportazioak (% 12,1) ere gora egin du, baina nabarmenagia da landare erresumako produktuetan (% 484,2) eta elikagaien industriako produktuetan, edarietan eta tabakoan izandako hazkundea (% 115,0). Aitzitik, produktu mineral eta energetikoen esportazioak % 8,8 jaitsi dira, eta baita garraio materialarenak ere (% 5,8).

2021eko otsailean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Italia) dira EAEko bezero nagusiak, esportazio guztien % 52,3 (1.042,3 milioi) berenganatuta.

Inportazioen kasuan, % 55,3 Europar Batasuneko herrialdeetatik heldu ziren, eta portzentaje hori % 61,4ra iristen da Erresuma Batua ere barruan sartuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena