Ekonomia
LAN-GATAZKA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
08:00ak aldera, pneumatikoz egindako barrikada bati su eman diote piketeek, autobusen sarrera blokeatzeko asmoz. Aiarako suhiltzaileek itzali dute sua, eta ez da kalte larririk izan.
Albisteak (3)
Tubacexeko kaleratzeen aurka greban dauden langileek su eman diote Amurrioko lantegiaren sarreran jarritako pneumatiko barrikada bati, baina ez da istilu gehiagorik izan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Asteazken honetan, 63 egun bete dira greba hasi zenetik, Tubacexeko (Laudio eta Amurrio) lantegietan 124 lanpostu desagertuko direla salatzeko: 95 kaleratze (bihar gauzatuko dira), pizgarri bidez sustatutako 22 baja eta 12 aurretiko erretiro izango dira.
08:00ak aldera, greban dauden langile talde batek su eman dio pneumatikoz egindako barrikada bati, lantegiaren sarrera blokeatzeko eta lanuzteekin bat egiten ez duten langileen autobusei sartzea eragozteko. "Tubacexen inor ez dago soberan" oihukatu dute. Aiarako suhiltzaileek itzali dute sua, eta ez da kalte larririk izan.
Laudioko lantegian, berriz, Ertzaintzaren dispositibo bati esker, greba babesten ez duten langileak arazorik gabe sartu dira lantegira. Dena dela, greban dauden langile batzuek oihu egin diete lanera joan direnei.
Oraingo honetan, aurreko greba-egunetan ez bezala, ez da liskarrik izan grebalarien eta Ertzaintzaren artean, ez Laudion, ez Amurrion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa