Ekonomia
Diputatuen Kongresua
EITB MEDIA
EH Bilduko, EAJko eta PSE-EEko diputatuek aurkeztu dute ekimena, eta alderdi guztien babesa jaso du, Voxena izan ezik.
Amiantoa debekatua izan zen minbizia eragiten duelako. Argazkia: EITB
Espainiako Kongresuko alderdi guztiek, Voxek izan ezik, babesa eman diote amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko estatu mailako funtsa sortzeko Eusko Legebiltzarrak egin duen lege proposamena.
Ekimena EH Bilduko, EAJko eta PSE-EEko diputatuek aurkeztu dute, eta gogorarazi dute lehenengo aldiz 2016an aurkeztu zutela, baina ezin izan dituztela izapide guztiak bete gorteak desegin dituztelako behin eta berriz.
Minbizia eragiten duen material horrek sortzen dituen heriotzak jarri dituzte mahai gainean: 1999tik 6.961 pertsona hil dira Espainiako Estatuan mesoteliomarekin (amiantoarekin hildakoen kopurua are altuagoa da), adierazi du Eba Blanco EH Bilduren diputatuak.
Blancok lantaldearen lanei berriro ekiteko eskatu die taldeei, "adostutakoari begira eta ezberdintasunak alde batera utzita": "Ez hasi hutsetik, ezin dugu gai honetan beste atzerapenik onartu. Ez litzateke bidezkoa izango biktima guztiekin".
EAJko Maitane Ipiñarazek biktimak zaurgarriak direla nabarmendu du, gaixotasuna "oso luzea" dela, eta horren ondorioz, enpresa batzuk jada itxita daudela edo auzitegietan kausalitatea frogatzea zaila dela.
PSE-EEko Gloria Sanchezen esanetan, Eusko Legebiltzarrak duela hiru legealdi osatu zuen ekimen hori, Frantziako konpentsazio ereduari jarraituz, eta legea "ahalik eta azkarren" tramitatzeko eskatu dio Kongresuari.
Voxek bakarrik baztertu du ekimena aintzat hartzea, eta abstentzioaren alde egin du, "beste txiringito bat" sortu nahi dutelakoan. Gainera, EAEtik bultzatutako funtsa estatu mailakoa izatea jarri du zalantzan: "Unea iristen denean, Ogasunak ez du zentimorik jartzen. Oso ondo geratu dira, arazoa espainiarren esku utzi dute", esan du Emilio Jesus del Valle diputatuak.
Era berean, Voxek ez omen du ulertzen lan eremutik kanpo material toxiko horrek kaltetutako emakumeei kalte-ordainak ematearen garrantzia.
Unidas Podemosen izenean, Pilar Garridok biktimen babesgabetasuna deitoratu du, eta biktima gehienak jarduera industrial handia duten eskualdeetan eta langile-auzoetan daudela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa