Ekonomia
Pentsioak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gainera, aldez aurretik erretiroa hartzeagatik ezarritako pentsio murrizketa handitzea ere proposatu du.
Pentsiodunen elkarretaratze bat, Bilboko udaletxearen aurrean. Argazkia: EFE
Erretiroa atzeratzen dutenei urtean 12.060,12 euro ematea eta aldez aurretik erretiroa hartzen dutenei pentsioa % 21 arte murriztea proposatu du Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak. Escrivak agerraldia egin du Kongresuan, Toledoko Itunaren lantaldean, alde sozialarekin negoziatzen ari den proposamenen berri emateko.
Ministroaren proposamenaren arabera, aldez aurretik erretiroa hartzen dutenei % 21 murriztuko diete pentsioa, 38 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatuta erretiroa dagokiona baino bi urte lehenago hartzen bada. Egun, % 16koa da portzentajea. Erretiroa urtebete lehenago hartzeagatik, murrizketa egungo % 2tik % 3,26ra pasatuko litzateke.
Kotizatutako denbora 38 urte eta 6 hilabete baino handiagoa eta 41 urte eta 6 hilabete baino txikiagoa bada, murrizketa % 19koa izango litzateke 24 hilabete lehenago erretiratzeagatik (egun, % 15ekoa da).
Era berean, kotizatutakoa 41 urte eta 6 hilabete baino gehiago bada, baina 44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago, pentsioaren jaitsiera % 17koa izango litzateke bi urte lehenago erretiratzeagatik (egun, % 14); eta % 2,96koa urtebete lehenago erretiratzeagatik (egun, % 1,8).
Azkenik, 44 urte eta erdiko ibilbidea izanda bi urte lehenago erretiratu nahi direnen kasuan mantendu egingo lukete egungo % 13ko murrizketa, baina hilabete lehenago erretiratzeagatik egungo % 1,6ko murrizketatik % 2,81era pasatuko lirateke.
Ministroaren esanetan, neurriek bi helburu dituzte: lanean jarraitzea sustatzea eta egungo sistemako elementu atzeragarriak kentzea.
Bestalde, erretiroa atzeratzeagatik hiru pizgarri mota proposatu ditu Escribak: pentsioa % 4 igotzea lan egindako aparteko urte bakoitzeko; urtean 12.060,12 euro artean ematea (44,5 urte kotizatuta dituztenen kasuan); edo aurreko bi aukerak uztartuko dituen sistema misto bat.
Erretiro partzialaren kasuan, ministroak nabarmendu du "malgutu" egingo luketela horren erabilera, baina betiere "une batzuetan emandako abusuak zuzenduta".
Hori horrela, lanaldiaren % 60 lehen urtean pilatzea proposatu die Espainiako Gobernuak sindikatuei. Lan arriskutsuen kasuan, hasieran pilatzeko aukera emango lukete.
Erretiroa hartzera derrigortzeko klausulen aurka ere azaldu da Escriva, baina halakoak dituzten lan hitzarmen kolektiboen kasuetan hitzarmena bera bukatu eta gero jarriko litzateke indarrean neurri berria.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa