23:10

Ekonomia

MasMovil

Euskaltel erosteko baimena eskatu diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari

N. B. | EITB MEDIA

Kaixo Telecom Taldearen filialak bankuen abalak aurkeztu ditu, 1995,46 milioi euroko eragiketari aurre egiteko.

  • Euskaltelen logoa

    Euskaltelen logoa. EITB MEDIAren bideo batetik lortutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaixo Telecom MasMovil Taldearen filialak Euskaltelen gaineko eskaintza publikoa aurkeztu duena, asteazken honetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari baimena eskatu dio euskal telekomunikazio taldea erosteko.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren oniritzia eragiketak gainditu behar duen administrazio-izapideetako bat da, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eta Espainiako Gobernuaren beste instantzia batzuen baimenarekin batera.

Ziurrenik, Ministroen Kontseiluaren baimena ere beharko du, kapitalen mugimenduei eta kanpoko transakzio ekonomikoei buruzko araudia dela eta.

Euskaltelek burtsako ikuskatzaileari bidalitako komunikazio batean azaldu duenez, Kaixo Telecomek 1.995,46 milioi euroko bankuen abalak aurkeztu ditu operazioaren ordainketari aurre egiteko.

BNP Paribasek 439 milioi euro jarri ditu eta Banco Santanderrek, Deutsche Bankek, Barclaysek eta Goldman Sachsek 389,1 milioi bakoitzak.

Erosteko eskaintza publikoa egiteko unean jakinarazitako baimenez gain, operazioak Serbiako lehiaren agintaritzaren baimena ere beharko du, MasMovilek bere prozedurapean jarri behar duela uste baitu.

Eskaintzaren gainerako ezaugarriak joan den igandean aurkeztutako berberak dira.

MasMóvil enpresak Euskaltel erosi nahi du 1.995 milioi euroren truke (11,17 euro akzio bakoitzeko), euskal telekomunikazio enpresako hiru akziodun nagusien (Zegona, Kutxabank eta Alba Korporazioa) babesa duen adiskidetasunezko erosketa eskaintza baten bidez.

Operazioa aurrera ateratzeko, Euskaltelen akzioen % 75 lortu behar dituzte gutxienez, baita baimen administratiboak ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena