Ekonomia
Elkarrizketa Radio Euskadin
eitb media
"Egoera zalantzagarrian dauden langileei Euskalteleko zuzendaritzak jasoko dituen bonuak azaltzea zaila da", azaldu du.
Unai Sordo, CC. OO.ren idazkari nagusia, Radio Euskadin. Argazkia: EiTB
Unai Sordo CC. OO. sindikatuaren idazkari nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan Euskaltelen egoeraz adierazi duenez, Comisiones Obreras "kritikoa" da "Euskadin oinarrizkoa zen erreferentzia bat galtzeko prozesuarekin".
Pribatizazio prozesua hasi zenean izan ziren kaleratzeak aipatu ostean, kezkatuta agertu da egoera errepikatu daitekeelakoan.
Horren harira, esan du oso zaila dela langileei azaltzea Euskalteleko zuzendaritzak jaso behar dituen bonuak, 26 milioi euro ingurukoak, "esan didatenaren arabera, zalantzaz beteta baitaude".
Pablo Iglesias Espainiako Gobernutik atera ondoren Pedro Sanchezek egin duen berritzearen inguruan, Unai Sordok esan du elkarrizketa sozialaren barruan egiteke dituzten kontuekin jarraitzea espero duela, tartean lan-erreforma, 2013ko pentsioen erreforma, eta "enpleguaren kalitatea hobetzeko eta ekonomiaren hazkunde parekidea bermatzeko neurriak".
Hori horrela, eta "aurreko krisian bezala, krisi hau soldaten kontura ez ordaintzeko helburuarekin", Espainiako Gobernuari eta eragile sozialen mintzakideei eskatu die "ausartak" izan daitezela "pentsioen eta zergen arloan", eta asma dezatela "Europako funtsek emango dituzten baliabideak bideratzerakoan".
Gaineratu duenez, "ez badute gatazkarik nahi sindikatuekin, prekarietatea eta kaleratzea ez diren formulak bilatu beharko dira", azken 35 urteetan ez bezala, bere esanetan.
Azkenik, CC. OO.ren idazkari nagusiak gogorarazi du Athleticen bazkide izan zela, eta horregatik, partida ona izateaz gain, Kopako finala bilbotarrek irabaztea espero duela, nahiz eta aitortu azken urteetan futboletik urrun dabilela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa