Ekonomia
Lan-gatazka
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Auzitegi Gorenaren ebazpen baten arabera, Glovoko langileak autonomo irregularrak dira eta enpresak kontratu behar ditu.
Albisteak (2)
Etxez etxe banatzaile lanetan aritzen diren Glovoko langileen eskubideak babesteko lehen epaiketa abiatu da gaur Bilbon. Guztira, 285 inguruk jo dute auzitara.
Gizarte Segurantzak demanda bat aurkeztu zuen behargin horiek autonomo moduan alta emanda egonik, Glovo iruzurra egiten ari zela ondorioztatuta.
ELA eta LAB sindikatuak ere aurkeztu dira epaiketara, langile horietako askoren defentsan.
ELA baikor agertu da; izan ere, dagoeneko badago Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpen bat, non banatzaile horiek Glovo konpainiako langileak direla berresten den.
"Epaiketa honen ondorioak oso garrantzitsuak izango dira. Langile horiek enpresarekin duten harremana argitzea ezinbestekoa da jasaten duten prekarietatearekin amaitu ahal izateko, eta ondoren beste hainbat eskari egin ahalko ziren, besteak beste, autonomo gisa ordaindu dituzten kuotak itzultzea", adierazi du ELAk.
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Bizkaiko Justizia Jauregiaren aurrean langileei babesa adierazteko eta alderdi politikoen konpromisoa eskatu du auzi honetan langileen eskubideen alde egin dezaten.
Gaurko epaiketa "mugarri" izango dela uste du LABek, "prekarietatean dauden ehunka langile erregularizatzea ekarriko duelako".
Alabaina, eta Auzitegi Gorenak behargin horien alde egin duen arren, Glovok banatzaileen "oinarrizko eskubideak urratzen" jarraitzen duela salatu du sindikatuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa