Ekonomia
Hazkundea
EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 6,7ra jaitsi du Eusko Jaurlaritzak
EITB Media | Agentziak
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak ia bi puntu jaitsi du EAEko KPIaren hazteko aurreikuspena. Langabezi tasa urte bukaeran % 10,1ekoa izatea aurreikusten du.
2021ean EAEko KPIaren hazkunde aurreikuspena jaitsi du Eusko Jaurlaritzak, % 6,7ra arte, orain arte aurreikusitakoa (% 8,6) baino ia 2 puntu gutxiago. Pandemiaren "olatu berrien" ondorioa da hazkundearen jaitsiera.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan eman ditu datuak, Luis Ignacio Gordillo PP+Cs taldeko ordezkariaren galdera bati erantzunez.
Azpiazuk aurreratu duenez, autonomia erkidegoaren ekonomiak % 6,7 egingo du gora aurten, eta 2022an % 5,7 igoko da. Langabezia tasa murrizten joango da, 2021ean % 10,1ekoa eta 2022an % 9,5ekoa izan arte. Aurreikuspen horiek covid-19aren kontrako txertaketa prozesuaren eraginkortasunari dago lotuta.