Ekonomia
KORONABIRUSA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru partida aurreikusi du autonomia erkidegoen artean banatzeko.
Telelanerako mahai bat, etxean. Artxiboko argazkia: EFE
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek 217,9 milioi euro jaso ahalko dituzte Espainiako Gobernuak banatutako diru-laguntza zuzenetan.
Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur bertan argitaratu du Ogasun Ministerioaren agindua. Horren arabera, Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru laguntza partida bat aurreikusi du autonomia erkidegoen artean banatzeko.
Koalizio Gobernuak aurreratu zuen 7000 milioi horietatik 2000 milioi Kanariar Uharteetan (1144,2 milioi) eta Balearretan (855,7 milioi) banatuko zirela, eta beste 5000 milioi gainerakoen artean. Ogasunak ezarritako banaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 217,9 milioi jasoko ditu, eta Nafarroak, 67,6 milioi.
Ogasunak ezarritako banaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 217,9 milioi jasoko ditu, eta Nafarroak, ostera, 67,6 milioi.
Banaketa finkatzerako garaian, hainbat irizpide hartu ditu kontuan Ogasun Ministerioak: autonomia erkidego bakoitzeko errenta adierazlea, langabezia tasa orokorra eta gazteen arteko langabezia, edo aldi baterako lan erregulazioko espediente baten pean dauden langile kopurua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa