09:10

Ekonomia

KORONABIRUSA

Ostalaritzako kontratazioa % 60 jaitsi da uztailetik EAEn

EITB MEDIA

Jaitsiera handiena Araban (% 68,6) izan da, Gipuzkoan (% 67,5) eta Bizkaian (% 43,2) baino gehiago jaitsi baita.

  • Bilboko taberna baten terraza.

    Bilboko taberna baten terraza. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritzaren kontratazioa % 58,4 jaitsi da uztailetik; kalkulu batzuen arabera, 3.744 kontratu gutxiago sinatu dira.

Jaitsiera hori Estatuko hirugarren txikiena da, Madrilgoa (% 31,3) eta Kanarietakoa (% 45,9) bakarrik izan baitira txikiagoak. Estatu mailan, batez beste % 75,4 egin du behera kontratazioak.

Randstad giza baliabideak kudeatzen dituen enpresaren arabera, udatik 6.409 kontratu sinatzetik 2.665 sinatzera igaro da. EAEko datuak lurraldez lurralde ikusita, jaitsiera handiena Araban (% 68,6) izan da, Gipuzkoan (% 67,5) eta Bizkaian (% 43,2) baino gehiago jaitsi baita.

Kontratuen bolumenei dagokienez, bolumen handiena Bizkaian izan dute (1.388), Gipuzkoan (924) eta Araban (353) baino kontratu gehiago sinatu baitituzte bertan.

Pandemiaren olatuak kateatu eta murrizketek ziurgabetasuna eragin izanak ostalaritzako kontratuen kopuruak udaz geroztik joera negatiboa izatea eragin dute, eta, Randstaden arabera, otsailean pandemiaren hirugarren daturik txarrena izan zen.

Enpresak azaldu duenez, ostalarien % 63k ez dute erabateko susperraldia espero 2022ko bigarren hiruhilekora arte. Datu hori Estatuko enpresa guztien kopurua baino "askoz ezkorragoa", izan ere, ostalarien % 81ek espero dute datorren urteko bigarren hiruhilekorako covid-19ak eragindako krisiaren aurreko mailetara iristea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena