Ekonomia
Krisia
agentziak | eitb media
Gastu finkoak eta zorrak ordaintzera bideratu beharko dira laguntzak, eta 2020an diru-sarreren % 30eko galera edo handiagoa izan zutenek jasoko dituzte.
Albisteak (3)
Espainiako Ministroen Kontseiluak autonomoei eta enpresei 200.000 eurora arteko laguntza zuzenak ematea onartu du. 2020an diru-sarreretan % 30eko galera izan zuten enpresek eskatu ahal izango dute laguntza, eta gastu finkoak eta zorra ordaintzera bideratu beharko dute.
Nadia Calviño Gai Ekonomikoetarako presidenteordeak prentsaurreko batean azaldu duenez, pandemiak bereziki gogor kolpatu dituen negozioetara daude bideratuta laguntzak: ostalaritzarentzat, merkataritzarentzat eta kulturarentzat, besteak beste.
7.000 milioi eurokoa izango da laguntza funtsa, baina 2.000 milioi Balearretara eta Kanarietara bideratuko dituzte, kaltetuenak direlako, eta gainerako 5.000 milioi euroak erkidegoek kudeatuko dituzte.
Autonomo eta enpresa txikientzat galeraren % 40 ordaintzeko adina izango da laguntza gehienez, eta portzentaje hori % 20ra jaisten da gainerako enpresen kasuan.
Gainera, 2020ko martxotik pilatutako zorrak kitatzeko erabiliko dira, tartean hornitzakuntza, soldatak, alokairua edo finantza zorra.
Laguntzak jasotzeko beste baldintzetako bat da 2022ko ekainera arte bermatu beharra dagoela jarduera, eta ezin dela dirua dibidenduak banatzeko edo zuzendaritzako kideen soldata igotzeko erabili. Enpresek ezin dute zorrik eduki Ogasunarekin edo zerga paradisuetan jardun.
Erkidegoek kudeatuko dituzte laguntzak, eta irizpide hauen arabera egingo da funtsen banaketa: pandemiaren eragina erkidegoen aberastasunean, eta krisiaren eragina langabezian eta gazte langabezian.
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, gaur onartu duten dekretuarekin, Espainiako Gobernuak hilabete bat eta 10 eguneko epea du dirua erkidegoen artean banatzeko agindua emateko, eta transferentzia egiteko itunak sinatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa