11:48

Ekonomia

Enpresa-proiektua

Eusko Jaurlaritza La Navalen jarduera industrialari eusten saiatuko da

N.B. | EITB MEDIA

Hala ere, VPG talde belgikarraren proiektua "errespetatu behar dela" azpimarratu du Ekonomia eta Ogasun sailburuak.

  • Pedro Azpiazu

    Pedro Azpiazu. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak ostegun honetan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza Sestaoko La Naval ontziolaren lursailetan jarduera industriala mantentzen saiatuko da, baina VPG talde belgikarraren proiektua "errespetatu behar dela" azpimarratu du, lursailaren esleipendun gisa parke logistiko bat eraikiko baitu bertan.

Europa Pressek Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketa batean Azpiazuk adierazi duenez, La Navaleko lurretan jarduera garrantzitsu bat egotea da Jaurlaritzaren nahia, "industriaren inguruan bada, askoz hobeto", Sestaori "bultzada bat emateko".

Hala, oraindik talde belgikarraren asmoak zeintzuk diren ez dakitela esan du, baina Eusko Jaurlaritzak jarduera industrialari eustea nahi duela azpimarratu du, "ahal bada".

"Babes ofizialeko etxebizitzen enpresa-proiektua errespetatu behar dugu. Irabazi egin dute eta ea zer egiten duten. Elkarrizketaren bidez akordio batera iristen bagara eta beraiek egingo dutenaren eta guk nahi dugunaren artean oreka txiki bat badago, askoz hobeto ", esan du.

"VPGren enpresa-proiektua errespetatu behar dugu. Irabazi egin dute eta ea zer egiten duten. Elkarrizketaren bidez akordio batera iristen bagara eta beraiek egingo dutenaren eta guk nahi dugunaren artean oreka txiki bat badago, askoz hobeto", esan du.

Zentzu horretan, "Euskadi oraindik industriala dela esan daiteke", esan du Ekonomia eta Ogasun sailburuak, baina "zerbitzuak ere hor daude eta enplegua sortzeko eta ekonomia bultzatzeko onuragarriak dira", gaineratu du.

Bere ustez, kontua "ez da zerbitzuei ezetz esatea edo industriari ezetz esatea"; izan ere, Euskadik industriaren sektorean "esperientzia handiagoa" izan arren, "zerbitzuetan pentsatzen dugunean, eguzkia eta hondartza pentsatzeaz gain, industriarekin lotutako zerbitzu sendoak ere badaude, eta horiek oso onuragarriak dira industriarekin batera ekonomia bultzatzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena