07:20

Ekonomia

TURISMOA

Aste Santurako erreserbak % 61era igo dira EAEko landetxeetan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Urtarrilaren 13tik indarrean egon diren mugikortasun mugak altxatu ostean, erreserbak % 27tik % 61era igo dira.

  • Azkue landetxea, Aian

    Azkue landetxea, Aian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urtarrilaren 13tik indarrean egon den lurralde eta udal konfinamendu perimetrala bertan behera gelditu ostean, nabarmen egin dute gora Aste Santurako erreserbek Arabako,  Bizkaiko eta Gipuzkoako landetxeetan. Ostiralean okupazio-tasa % 27,13koa zen, eta atzo, ostera, % 61,92koa.

Nekatur EAEko Nekazalturismo eta Landetxeen Elkarteak emandako datuen arabera, Aste Santuko lau egunetako okupazioa, batez beste, % 61,92koa da. Hala ere, mugikortasun mugak arintzeak datozen egunetan ere erreserbetan isla izatea espero dute.

Bost gauetako okupazioa (asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea) % 55,26koa da orain arte, eta % 71,25ekoa izan zen 2019an. Nekaturren esanetan, okupazio gehieneko egunak ostegun, ostiral eta larunbat gauak dira (apirilak 1, 2 eta 3). Igandean (apirilak 4) erreserbak "nabarmen jaisten dira".

Egun, EAEko landa-eremuko ostatuen okupazioa % 27,01ekoa da asteazkenean, % 64,21ekoa ostegunean, % 65,76koa ostiralean, % 63,30ekoa larunbatean eta % 53,73koa igandean.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Arabak ditu erreserba gehien (% 92,4 ostegun santurako eta % 93,07 ostiral santurako), eta Bizkaia (% 64,5 ostiral eta larunbat santurako) eta Gipuzkoa (% 57,7 ostiral santurako) ditu atzetik.

Pazko Asteko datuei dagokienez, "oraingoz 2019koak baino askoz baxuagoak" direla azpimarratu dute Nekaturretik. Okupazio tasa % 15,86koa da apirilaren 6tik 10era bitartean, eta % 30,7koa izan zen 2019an.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena