Ekonomia
AMIANTOA EAE-N
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Langileari biriketako adenokartzinoma atzeman zioten 1998an, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lanarekin loturiko gaixotasun batek eragindako ezintasun iraunkor osoa aitortu zion.
Amiantoak jotako langile bati kalte-ordaina ematera zigortu dute Izar. Artxiboko irudia: Teknopolis
Bilboko Lan Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 216.459 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Izar Construcciones Navales, segurtasun eta higiene arauak "ez betetzeagatik". Horrela, amiantoaren eraginpean egoteagatik biriketako adenokartzinoma duen langile batek jarritako salaketa aintzat hartu du, Asviamie Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak jakitera eman duenez.
Erakunde horren arabera, kaltetuak Astilleros Españolesen egin zuen lan 1966tik 2003ra, geroago Izar Construcciones Navales (Sestaoko La Naval) izango zena. Tutuekin lan egin zuen lehendabizi, eta gero, "egiaztapen" arloan.
Lanaldian amiantoa erabiltzen zuen ganbaretako hodien konexioetan. Gainera, aireztapenik gabeko lan-eremu berean hodi horiek forratzen edo amiantozko holtz aurrefabrikatuak mozten zituzten beste langile batzuekin ere elkartzen zen, hautsezko giroak sortuz.
Elkartearen arabera, langileei ez zieten esan minbizia sor zezaketen materialekin lan egiten zutela. Musukorik gabe aritzen ziren eta inongo azterketa mediko zehatzik gabe.
Asviamieren esanetan, Osalanek adierazi zuen amiantoarekin lan egitea ohikoa zela ontzigintzan, langilea Navaleko ontzioletan lanean egon zen bitartean, "eta, beraz, sinesgarria eta litekeena da langilea substantzia horren eraginpean egotea".
Langileari 1998an atzeman zioten gaixotasuna, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lanarekin loturiko gaixotasun batek eragindako ezintasun iraunkor osoa aitortu zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa