Ekonomia
Ogasuna
EiTB MEDIA | AGENTZIAK
Martxoaren 30etik aurrera izango dute zergapekoek Ogasunak bidalitako proposamena kontsultatzeko aukera. Modalitate mekanizatuari, berriz, apirilaren 19an ekingo diote.
Gutxienez bi zergadunetik batek eginda jasoko du errenta aitorpena Gipuzkoan
Gipuzkoan, bi zergadunetik batek eginda jasoko du 2020ko errenta aitorpena. Hain zuzen ere, martxoaren 30etik aurrera jasoko dute etxean proposamena, eta internet bidez ere izango dute kontsulta egiteko aukera.
Gipuzkoako Ogasunak aurtengo kanpainaren nondik norakoak argitaratu ditu bere webgunean, baita datorren kanpainaren data esanguratsuenak ere.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez, mailaka egingo dute aurten. Jasotako proposamenarekin ados egon ezkero, apirilaren 12tik aurrera onartu ahal izango dute zergapekoek proposamen hori.
Iaz, Ogasunak bidalitako errenta aitorpenen % 88 onartu zituzten Gipuzkoan, hau da, 257.714 proposamenetik 226.665ek jaso zuten zergadunen oniritzia.
Modalitate mekanizatua izango da etxean aitorpena jasotzen ez dutenen aukera bakarra. 2020an ohi baino beranduago (maiatzaren 13an) hasi zuten kanpaina, covid-19aren pandemiagatik. Aurten, ordea, apirilaren 19an abiatuko dute, eta hiru egun lehenago (apirilaren 16an) irekiko dute hitzordua eskatzeko epea.
Nahi izatekotan, internet bidez ere egin ahal izango dute errenta aitorpena gipuzkoarrek.
Ondare aitorpenaren aurkezpena, berriz, internet bidez soilik egin ahal izango dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa