13:45

Ekonomia

Errenta aitorpena 2021

Kanpaina aurreratuko du eta zergadun guztiei errenta aitorpena egingo die Bizkaiak

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Langile autonomo guztiek ere etxean jasoko dute errenta aitorpenaren proposamena. Apirilaren 6an hasiko da kanpaina, ohi baino hilabete lehenago.

  • Kanpaina aurreratu eta zergadun guztiei errenta aitorpena egingo die Bizkaiak

    Kanpaina aurreratu eta zergadun guztiei errenta aitorpena egingo die Bizkaiak. Argazkia: Bizkaia.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020ko errenta aitorpena aurkezteko kanpaina hilabete aurreratu dute aurten Bizkaian. Hain zuzen ere, apirilaren 6tik ekainaren 30era, Foru Ogasunak errenta aitorpena eginda bidaliko die etxera zergadun guztiei estreinakoz, langile autonomoei baita.

Jose Maria Iruarrizaga Foru Ogasuneko diputatuak eta Iñaki Alonso Ogasuneko zuzendari nagusiak aurtengo kanpainaren berrikuntzak aurkeztu dituzte astearte honetan, prentsaurreko batean. Haien hitzetan, "modu errazagoa eta erosoagoa" aukeratu dute aurtengo kanpainarako.

Iruarrizagak esan du eredu berri horren helburua dela Bizkaiko zergadun guztiak errenta aitorpena egitera behartzea.

Hartara, errenta proposamen bat jasoko dute etxean bizkaitar guztiek. Orain arte, gutxi gorabehera, zergadunen % 55ek jasotzen zuten proposamen hori. Iaz, adibidez, 200.000 pertsonak beren kabuz egin behar izan zuten errenta aitorpena, programa informatiko baten laguntzarekin, eta beste 63.000 zergadunek banketxera jo behar izan zuten.

Eredu berri honekin, baina, pertsona guztiek jasoko dute errenta aitorpenaren proposamena, nahiz eta zenbait kasutan ez den "guztiz osatuta" egongo, Ogasunak ez dituelako datu guztiak ezagutzen. Kasu horietan, zergadunekin jarriko dira harremanetan, datu horien berri izateko.

Atonomoak

Esan bezala, orain arte ez bezala, behargin autonomoek ere etxean jasoko dute errenta aitorpena; guztira, 70.000 pertsona inguruk.

Bestalde, Iruarrizagak aurreratu du errenta aitorpena aurkeztera behartuta ez daudenek ere jasoko dutela zirriborroa. Modu horretan, dirua itzuli behar bazaie, errenta aitorpena egiteko aukera izango dute. Kontrara, Ogasunari dirua itzuli behar badiote, ez dute aitorpena egin beharrik izango.

Apirilak 6, kanpainaren lehen eguna

Iñaki Alonsok iragarri du apirilaren 6an hasiko dela aurtengo kanpaina, eta zergadunek www.bizkaia.eus/errenta webgunean edo "Bizkaia Errenta" aplikazioan izango dutela errenta aitorpena kontsultatzeko aukera.

Horretarako, ezinbestekoa izango da digitalki identifikatzea, konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatze aldera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena