Ekonomia
BALANTZEA
EITB MEDIA
Covid-19aren eraginez ekitaldiak bertan behera utzi behar izatea eta, ondorioz, bisitari kopuruaren beherakada horren emaitza ekonomikoetan islatu dira, 170.000 euro galdu baititu.
Ficoba erakustazoka. Argazkia: Ficoba.org
Irungo Ficoba erakustazokak (Gipuzkoa) 80 ekitaldi egin zituen 2020an: 6 azoka, 15 ekitaldi eta 59 bilera. Guztira, 40.000 bisitari izan zituen, aurreko urtean baino % 81 gutxiago.
Osasun krisiaren ondorioz, 10 azoka eta 100 ekitaldi baino gehiago bertan behera utzi behar izan zituzten, baita 2021eko azarora atzeratu behar izan zuten portu erromatarrei buruzko "Itsasoen artean" biltzarra ere.
Jardueraren beherakada hori emaitza ekonomikoetan ere islatu da, 170.000 euro saldo negatiboa izan baitu. Barrutiko arduradunen arabera, galera horri "aurreko urteetan lortutako emaitza positiboei esker" egin diote aurre.
Ficobaren jardueraren balantzearen arabera, pandemia "impasse" bat izan da erakustazokak azken urteetan izan duen "goranzko bidean".
2019ko datuekin alderatuta, jarduerak % 74 egin du behera azoketan eta erakusketetan, % 64 bileretan eta % 77 bestelako ekitaldietan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa