Ekonomia
Alarma-egoera
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euroko funtsa onartuko du turismo sektoreko, ostalaritzako eta merkataritzako enpresa eta langile autonomoei laguntzeko.
Ostalariek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchezek asteazken honetan iragarri duenez, Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euroko funts bat onartuko du datozen asteetan, turismo sektorean, ostalaritzan eta merkataritzan aritzen diren enpresari eta langile autonomoei laguntzeko.
Kongresuan egin duen agerraldian azaldu duenez, diru-laguntza horien bidez sektore horietan jarduera mantentzea, inbertsioak egitea eta langilea kontratatu ahal izatea bermatu nahi du Espainiako Gobernuak.
Bestalde, pandemia hasi zenetik Gobernuak Barne Produktu Gordinaren % 20 erabili dituela adierazi du, besteak beste, aldi baterako lan-erregulazioak ordaintzeko eta erkidego autonomoetara transferentziak egiteko.
“Aldi baterako lan-erregulazioan dauden langileei ordaintzeko, 40.000 milioi euro bideratu ditugu”, zehaztu du Sanchezek.
Horrez gain, gobernu autonomikoei orain arte 24.000 milioi euro baino gehiago eman dietela esan du, hala nola osasun arreta indartzeko edo tokian tokiko administrazioek eman ohi dituzten laguntzetarako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa