10:22

Ekonomia

CAF-Beasain

Ia 314.000 euro eskatuko dizkiote CAFi amiantoagatik gaixotu zen langile batengatik

E. G. | EITB MEDIA

47 urtez CAFen behargina izan zen Jose Ignacio Corderori mesotelioma gaiztoa atzeman zioten 2019an. Osalanen txostenaren arabera, "oso litekeena da langilea amiantoarekin kontaktuan egon izana".

  • Sindikatuak amiantoaren kontra egindako elkarretaratze bat.

    Sindikatuak amiantoaren kontra egindako elkarretaratze bat. Argazkia: CCOO Euskadi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CCOO sindikatuak 313.685,87 euro eskatuko dizkio kalte-galeren ordain gisa Beasaingo CAF enpresari amiantoarekin aritzeko beharrezkoak ziren segurtasun neurri barik lan egin zuen eta gaixotu egin zen langile baten kasuagatik. 

Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, auzi horren epaiketa bihar goizean izango da Donostiako Lan-arloko 5. Epaitegian.

Jose Ignacio Corderok 47 urtez egin zuen lan Beasaingo enpresan, harik eta 2012an erretiratu zen arte. 2019ko abuztuan, mesotelioma gaiztoa atzeman zioten, eta duela urtebete gaixotasun profesionalaren ondorioz erabateko ezintasun iraunkorra onartu zioten.

Cordero amiantoaren eraginpean egon zen CAF enpresarentzat lanean aritu zen aldian. Osalanen txostenaren arabera, "ebazten da oso litekeena dela langileak amiantoaren eragina jasan izana uralita hondakinak kentzen aritu zen aldi hartan, 1990ean teilatuak berritu zirenean".

Asviamie Amiantoaren Biktimen Euskadiko Elkarteak CAFi eskatu dio ez dezala gehiago "ukatu bere instalazioetan, iraganeko hamarkadetan, amiantoa izan zuela, eta, behin eta berriz, beharrezko segurtasun-neurriak ez zirela hartu. Heldu da garaia jarrera aldatzeko, barkamena eskatzeko eta amiantoaren biktimentzat konpentsazio funtsa sortzen laguntzeko, haiek ez daitezen aurkitu behin eta berriz auzibidera jo beharrean".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena