17:15

Ekonomia

MUSKIZ

Espedientea ireki diote Petronorri, koke planta "baimenik gabe" eraikitzeagatik

EITB MEDIA

Meatzaldea Bizirik talde ekologistaren arabera, espediente honek Muskizko plantaren "eraispena" ekar dezake. 2013an inauguratu zuten koke planta Bizkaiko herri horretan.

  • Petronorren koke planta, Muskizen.

    Petronorren koke planta, Muskizen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zehapen-espedientea zabaldu dio Euskadiko Kosta Demarkazioak Petronor enpresari, 2013an Muskizen abian jarritako Fuel-olioa Murrizteko Unitatea - koke planta gisa ezagunagoa - Espainiako Gobernuko Kosta Zuzendaritzaren baimenik gabe martxan jartzeagatik.

Meatzaldea Bizirik talde ekologistak jarri zuen helegitea Administrazioarekiko Auzietarako Bilboko Epaitegian, eta talde horrek berak eman du gaur espedientearen berri.

Koke plantaren etorkizuna kolokan ikusten dute orain ekologistek eta "etapa berri bat" zabaldu delakoan daude. Are gehiago, espediente honek Muskizko planta "eraistea" ekar dezakeela uste dute.

2013an inauguratu zuen Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea, eta "Euskadin industria arloan inoiz egindako inbertsio handiena" modura saldu zuten orduko agintariek. Meatzaldea Bizirik kolektiboak, ordea, hasieratik salatu zuen plantak "itsas-paduran eta herritarren osasunarengan" kalteak eragingo zituela.

Zehapen-espedientearen prozesua "luzea eta konplexua" izango dela jakin badakite ekologistek, baina "azkenean, justizia" egingo delakoan daude.

Muskizko Udalak izandako jokabidea ere salatu du Meatzaldea Bizirik taldeak, Kosta Zuzendaritzaren baimenik ez zutela jakinda ere, lanak egiteko baimena eman baitzion Petronorri. Hori dela eta, "espedientea argitzen denean", obrak egiteko baimena izenpetu zuen udal-taldeari ardurak eskatzea ere ez dute baztertzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena