Ekonomia
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
A. S. | EITB MEDIA
Ertzaintzaren edo udaltzaingoen parte izan nahi duten emakumeen kopuruak ere % 21 egin du gora. Lehen probak datorren udaberrian hasiko dira Barakaldoko BECen.
6671 pertsonak eman dute izena Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen LEPan. Artxiboko irudia: irekia
6.671 pertsonak eman dute izena Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren deialdi bateratuan, iaz baino % 11,4 gehiago. Lehen azterketak datorren udaberrian hasiko dira Barakaldoko BECen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzako agente izateko 700 plaza eta udaltzain izateko 51 plaza dira eskaintzen direnak, eta hautagaien artean % 70,3 (4691) gizonak dira, nahiz eta emakumeen kopurua % 21 igo den (344 gehiago) aurreko urtearekin alderatuta.
Lurraldeei dagokionez, izena eman dutenen % 59 (3.931) Bizkaikoak dira; % 19,7 (1.311) Gipuzkoakoak eta % 13,1 (877) Arabakoak; 552, berriz, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi dira. Gehienak 20 eta 30 adin-tartean daude, baina 30 eta 35 urte bitartekoak ere asko dira, % 24.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, lehendabiziko azterketak udaberrian egingo dira Barakaldoko BEC-en. Momentuz 751 lapostu eskaini badira ere, behin-behinekoa da zifra hori; izan ere, Segurtasun Sailak esan du datozen hilabeteetan kopuru hori zabal daitekeela.
Deialdi honekin, Jaurlaritzak eta EUDELek belaunaldien arteko erreleboa eta langileen gaztetzea bermatzeko konpromisoan aurrera egitea edo emakumeen presentzia sustatzea dute helburu. Gainera, langileen % 100 euskalduntzea nahi dute, euskara laneko nahiz herritarren arretarako barne-harremanetarako ohiko hizkuntza izan dadin.
Ildo horretan, lan-eskaintzarako oinarrien aurka egin du asteazken honetan ELAk; izan ere, Ertzaintzarako deitutako 700 lanpostuetako 238tan ez da euskara eskatzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa