19:33

Ekonomia

Ostalaritza

Ostalariek sektorea erreskatatzeko plan baten beharra azpimarratu dute

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Arabako ostalarien elkarteko ordezkariak diru-laguntza gehiago eskatu ditu. Hain zuzen ere, 230 milioi euroko laguntzak galdegin ditu, orain artekoarekin nahikoa ez dutela argudiatuta.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteak gustura agertu dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiarekin, gune gorrian dauden taberna eta jatetxeak irekitzeko aukera emango dielako, eta covid-19ari aurre egiteko neurriek eragindako "galderak arintzeko" eta sektorea erreskatatzeko plan baten beharra berretsi dute.

Ohar bateratu batean azaldu dutenez, Auzitegiak onartu egin du elkarteek eskatutako kautelazko neurria ezartzea lehendakariaren dekretua bertan behera uzteko.

Ostalariek aurkeztutako helegitean establezimenduak irekitzea eskatzen zen "kalte ekonomikoa larria" eta "konpontzeko zaila" izango zelako.

Gainera, uste dute "agerian" geratu dela "ostalaritza irekitzeak ez dituela kutsatzeak ugaritzen, eta hartutako neurriak egokiak" direla. Horregatik, "ez dago justifikatuta" Eusko Jaurlaritzak hartutako neurria.

Hala, EAEko ostalaritza elkarteek proposatutako kautelazko neurria onartzea erabaki du Auzitegiak, eta gune gorriko establezimenduen irekiera baimendu du.

Gustura

Auzitegiak hartutako erabakiarekin "gustura" agertuta ere, ostalariek sektorea erreskatatzearen beharra azpimarratu dute, "pandemiaren zabalkundea kontrolatzeko ezarritako jardueraren mugek eragindako kaltea arintzeko".

Agiria kaleratu aurretik, autoaren berri izan eta berehala, Euskal Autonomia Erkidegoko ostalarien elkarteek Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia txalotu dute. 

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ostalarien elkarteetako ordezkariek agerraldia egin dute Legebiltzarrean, sektore horretan bizi duten egoeraren berri emateko, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur bertan emandako ebazpena hartu dute mintzagai.

Agerraldian, Luis Cebrianek, Hector Sanchezek eta Kino Martinezek hitz egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien izenean.

231 milioi euroko erreskate-plan bat eskatzeaz gain, pozik agertu dira hirurak Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin.

Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak, bere aldetik, esan du "pena" dela kontu horiek "auzitegietara" eraman behar izatea.

"Zentzuz" jokatuko dute

Esan bezala, Sanchez atsekabetuta agertu da ez dutelako gatazka "akordio" bidez eta "zentzuz" konpondu.

Haren hitzetan, gaurko ebazpena "albiste ona" da, sektorean "justizia" aplikatu dutelako. Halaber, azpimarratu du herritarren osasuna ziurtatze aldera, berme guztiekin berrekingo diotela jardunari.

Madril dute eredu

"Madrilen ostalaritzak ez ditu ateak itxi, eta hango egoera ez da beste toki batzuetakoa baino okerragoa", baieztatu du Sanchezek.

60.000tik gora langile

Luis Cebrianek ere hartu du hitza agerraldian. Legebiltzarreko gaurko saioan parte hartu duten elkarteek 13.628 establezimendu eta 60.000 behargin ordezkatzen dituztela esan du Cebrianek.

Bestalde, argi utzi du sektore horretan lanean dabiltzanen helburu bakarra "bizirautea" dela. Horregatik, beharrezkotzat jo du diru-laguntzen plan berri bat abiatzea, "enplegua eta iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko".

Ildo horretan, 230 milioi euroko diru-laguntza programa bat eskatu du Arabako ostalarien ordezkariak, orain arte jasotako laguntzekin nahikoa ez dutela arrazoituta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena