Itxi

Ekonomia

Kotizazioa

Tubacexek gora egin du burtsan, Telegrameko talde batean aholkatu dutelako

agentziak | eitb media

Aurreko astean GameStopen gora-beherak eragin zituen Redditen azpiforo baten itxura duen 6.600 laguneko kanal batean zabaldu da mezua.

  • Tubacexen lantegia. Argazkia: EiTB

    Tubacexen lantegia. Argazkia: EiTB

Tubacex metalgintza enpresaren akzioek % 8,27ko gorakada izan dute Burtsan, 1,43 euroraino, Telegrameko 6.600 pertsonatik gorako kanal batean enpresaren akzioak erosteko aholkua zabaldu ostean.

Aurreko astean GameStopen gora-beherak eragin zituen Redditen azpiforo baten itxura duen kanal bat da, 'Ws Bets Español' izenekoa, 'Fernando' delako batek kudeatzen du, eta bera da mezuak bidal ditzakeen bakarra.

Gaur eguerdia aldera, erabiltzaileak iragarri du Tubacexen inbertitzeko asmoa zuela otsailaren 3tik aurrera, pandemiak "gehiegi zigortu" duen enpresa bat dela, balio ziklikoa duela eta sektorearen buru dela argudiatuta.

Kanalaren kudeatzaileak azpimarratu du bere adierazpenak ez direla erosketak egiteko aholkuak, baina hori esan eta ordubetera % 16ko gorakada izan dute akzioek, 11:00etan 1,31euroan baitzeuden, eta eguerdian 1,52 euroan.

Azkenean, gora-behera batzuekin, saioa % 8ko hazkundearekin itxi du, ostiraleko itxierarekin alderatuta.

Gainera, kanalaren kudeatzaileak begi onez jo du enpresak aurkeztu duen lan erregulazio txostena, "kotizazioarentzat eta enpresarentzat ona" delako.

Aurrekaririk ez duen matxinada Wall Streeten