09:57

Ekonomia

LANGABEZIA DATUAK

16.700 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, 2020. urtearen amaieran

EITB MEDIA | AGENTZIAK

8.500 eta 8.200 langabe gehiago izan dira EAEn eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

  • Eraikuntzako lanak, Irunen

    Eraikuntzako lanak, Irunen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Langabeen kopuruak gora egin du 2020an Hego Euskal Herrian. Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 8.500 eta 8.200 langabe gehiago zenbatu dituzte, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan. Gainera, 21.400 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian: 13.200 EAEn eta 8.200 Nafarroan.

Koronabirusaren urtean, 13.200 lanpostu suntsitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, ondorioz, 8.500 pertsona gelditu dira lanik gabe. Langabezia tasa, ostera, % 9,96an kokatu da.

Hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta, eboluzioa negatiboa izan da EAEn. Hirugarren hiruhilekoan 20.900 lanpostu berreskuratu ostean, azken hiru hilabeteetan 400 suntsitu dira. Hirugarren hiruhilekotik laugarrengora, ostera, 4.400 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian.

2020. urtean, biztanleria aktiboak behera egin du. Urte amaieran, 920.100 zeuden aktibo, 2019. urtearen amaieran baino 13.200 gutxiago (% 1,41). Langabeen kopuruak, ostera, gora egin du. 101.800 ziren 2020an, 2019. urtearen amaieran baino 8.500 gehiago.

Nafarroan, ostera, 36.700 langabe zenbatu dituzte urte amaieran, 2019an baino 8.200 gehiago. Horrela, langabeziak % 28,85 egin du gora urtebetean eta % 11,65ean kokatu da.

Urteko laugarren hiruhilekoan, langabezia % 18,97 hazi da; hots, 5.900 pertsona gehiago ari dira lan bila.

278.400 pertsona daude lanean Nafarroan, baina 36.700 daude lanik gabe; langabezia tasa % 11,65ekoa da.

Estatuan, pandemiaren ondorioz 622.600 lanpostu galdu dira eta langabezia tasa 2,35 puntu hazi da, % 16,1eraino. Guztira, 3.719.799 pertsona daude lanik gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena