Ekonomia
KRISI EKONOMIKOA
O. A. | EITB MEDIA
2021. urteari begira % 6,5eko hazkundea iragarri du Bizkaiko patronalak. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak (EAE), ostera, % 8,6ko igoera izatea espero da.
Bizkaiko taberna bat eramateko edaria eta janaria eskaintzen. Artxiboko argazkia: EFE
Cebek Bizkaiko patronalak egindako aurreikuspenaren arabera, lurraldeko ekonomiak % 6,5 egingo du gora 2021ean. Hala ere, pandemiaren intzidentzia altuak susperraldi ekonomikoa "moteldu" egingo duela uste du. Bigarren seihilekoari begira, ostera, "datu hobeak" espero ditu, txertoaren zabalkundea tarteko.
Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena eta enpresen artean egindako inkesta aurkeztu dute gaur goizean Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak eta Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak, hedabideen aurrean.
Patronaleko arduradunen esanetan, Bizkaiko ekonomiak jaitsiera "gogorra" pairatu du azken hilabeteetan, 2008tik izandako txarrena. Cebekek egindako kalkuluen arabera, ekonomia % 10 inguru jaitsi da 2020an, Euskal Autonomia Erkidegoaren antzera (% 9,5).
2021. urteari begira % 6,5eko hazkundea iragarri du Bizkaiko patronalak. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak (EAE), ostera, % 8,6ko igoera izatea espero da. Garniñunoren hitzetan igoera "garrantzitsua" izango bada ere ez da 2020an galdutakoa "errekuperatzeko" nahikoa izango. Ildo horretan, hainbat alditan gauzatuko den errekuperazioa izango dela aurreratu du.
Txertaketa kanpainari lotuta, mutualitateek prozesu horretan lagun dezaketela nabarmendu du, baldin eta koronabirusaren aurkako txerto gehiago iritsiko balira eta Osakidetzak guztiak jartzeko gaitasunik ez balu.
Bestalde, balizko zerga igoera batek izango lituzkeen ondorio negatiboen inguruan ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa