08:35

Ekonomia

AUZITEGIAK

200 banatzaile baino gehiago deitu dituzte Glovoren aurkako makroepaiketara Bizkaian

EITB MEDIA

Enpresari iruzurra leporatzen diote, banatzaileak autonomo faltsu gisa izateagatik.

  • Glovoren banatzailea.

    Glovoren banatzailea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

200 banatzaile baino gehiago deitu dituzte Glovo enpresaren aurkako epaiketara Bizkaian. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak bultzatu du epaiketa, eta enpresari iruzurra leporatzen dio, bere banatzaileak autonomo faltsuak izateagatik.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, gaur hasi dituzte makroepaiketa prestatzeko lanak, eta banatzaileei abokatuak izendatzeko eskatu diete.

LABek langile batzuen kasua eramango du Bizkaian, baita Gasteizen, Donostian eta Iruñean izango diren epaiketetan ere. Horren ustez, Glovoren eta banatzaileen arteko "lan-harremana aitortu beste aukerarik ez dago".

Sindikatuaren arabera, "borroka hasi baino ez da egin". "Lan-harremana aitortzea lehen urratsa da"; ondoren, "autonomoen kuotak itzultzea, ordutegiak, soldata, lan osasuneko bermeak…" lortu behar dira. Horretarako, Euskal Herrian "antolakuntza eta borroka dinamika iraunkorra" sortzeko beharra aldarrikatu du.

LABek lanaren "uberizazioari" aurre egiteko eskatu die Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Gobernu Zentralari, "horrelako enpresei eta langileei lan-erregimen orokorra aplikatuz eta lan-ikuskaritza eta enpresa digital horien iruzurra kontrolatzeko beste mekanismo batzuk indartuz".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena