Ekonomia
Ekonomia
L.Z. | EiTB MEDIA
2021erako aurrekontuek ez dute oposizioaren babesik izango, alegia, Eusko Jaurlaritza zuzentzen duten PSE-EE eta EAJ alderdien oniritzia soilik dute.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak astelehen honetan ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurrekontuekin lotutako proposamen berririk egingo "akordioak bilatze aldera", eta onartu du, "hasiera batean, behintzat", 2021erako kontuek ez dutela oposizioko alderdien babesik izango.
Gasteizen emandako prentsaurrekoan, Elkarrekin Podemos-IU koalizioarekin azkenaldian izandako negoziazioari buruz hitz egin du, asteartean bukatuko baita Jaurlaritzak aurkeztutako proiektuari zuzenketak aurkezteko epea.
Zentzu horretan, adierazi du Elkarrekin Podemos-IUri iragan larunbatean azken proposamena aurkeztu ziotela. Azpiazuren esanetan, aipatu koalizioak atzera bota zuen proposamen hori, "nahikoa ez zela" iritzita. "Ados ez zeudela esan ziguten", azaldu du.
Ekonomia sailburuak zehaztu duenez, covid-19arekin zerikusia duten gaietarako Jaurlaritzak gordetako 140 milioi euro "nahi zituzten aferetara bideratzeko" aukera eman zioten Elkarrekin Podemos-IUri.
"Egungo egoera aintzat hartuta, diru kopuru hori nahikoa dela uste dugu", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa