Ekonomia
EAEko Aurrekontuak
N. B. | EITB MEDIA
Astelehenean emendakinak aurkezteko epea amaitzen da eta hortaz, "gaur, bihar, larunbatean eta igandean lan egingo dugu akordioetara iristeko", esan du Ekonomia eta Ogasun sailburuak.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak uste du "bide txiki bat dagoela" Elkarrekin Podemosekin aurrekontuen inguruan "akordio zabalagoa lortzeko" eta horregatik "gaur edo bihar, beste proposamen bat egingo diegu, kontraproposamen bat".
Sailburuak Egun on Euskadi saioan adierazi duenez, "oraindik ikusiko dugu zer gertatuko den". Izan ere, "akordio zabala lortzeko elkartu gara alderdi guztiekin", azaldu du. Voxek eta PPk "ezezkoa eman dute hasieratik", gaineratu du. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, "proposamen bat egin dute bakoitzak" eta Elkarrekin Podemosen kasuan "ikusiko dugu posible den ala ez. Ez da erreza, baina Jaurlaritzaren gogoa akordio hori zabaltzea da".
Ildo horretan, gaur arratsaldean Elkarrekin Podemosekin duten bileran aurrekontuen esparruan hitz egiteko asmoa duela azpimarratu du sailburuak, "hori baita tokatzen dena". "Badago jokoa aldaketak egiteko eta ikusi beharko dugu geure proposamena eurentzat nahikoa den ala ez", gaineratu du.
Astelehenean emendakinak aurkezteko epea amaitzen da eta hortaz, "gaur, bihar, larunbatean eta igandean lan egingo dugu akordioetara iristeko".
Epe luzerako politika fiskala aldatzeari buruz galdetuta, sailburuak esan du erabaki hori "atzeratu egin beharko dela", egungo egoeran hazkunde ekonomikoaren aurka doalako, baina "ikusi beharko da, etorkizunera begira, hurrengo belaunaldiek zenbateko gastua ordaintzen duten eta epe laburrean zenbat ordaindu beharko den zergekin".
Horren harira, hausnarketa hori "legegintzaldi honetan egingo dutela" esan du, Eusko Jaurlaritzaren "konpromisoa hori izan zelako", nahiz eta covid-19ak egoera aldatu duen.
EH Bilduren proposamenari dagokionez, "eskatzen dutena aurrekontu eremutik kanpo dago", izan ere, erreforma fiskala eta Europako funtsak barne hartzen dituen "planteamendu integrala" da.
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko buruaren planteamenduari dagokionez (kontuak "errealitatetik kanpo" daudela esan zuen), Azpiazuk esan du "kritika politiko merkea" dela.
Voxen iritzien ("gastu ideologikoak" zituztela adierazi zuen) harira, berriz, sailburuak esan du: "alderdi horrek zer esango du".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa