Ekonomia
EAE-KO AURREKONTUAK
A. S. | EITB Media
15 milioi euro baino gehiago bideratuko dira koronabirusaren krisiak turismoan, ostalaritzan eta merkataritza-sektorean dituen ondorioei aurre egiteko.
Turismoak eta Ostalaritzak 3,1 milioi euroko "Covid programa" izango dute. Argazkia: artxiboa
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua % 8 haziko da 2021ean. Horrela, 47,2 milioi eurokoa izango da, covid-19ak eragindako krisiaren aurrean, sektoreari bultzada bat ematea du helburu.
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren arabera, 15 milioi euro baino gehiago bideratuko dituzte koronabirusaren krisiak turismoan eta ostalaritzan eta merkataritza-sektorean eragin dituen ondorioei aurre egiteko.
47,2 milioi horietatik, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 17,1 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik 8,3 Basquetour Turismoaren Euskal Agentziari emango zaizkio.
Turismoak eta Ostalaritzak, gainera, covid-19aren ondorioei erantzuteko 3,1 milioi euroko programa bat izango dute.
Merkataritza Zuzendaritzak 18,5 milioi euroko partida du esleituta, eta Kontsumobidek, berriz, 7,1 milioi euroko aurrekontua.
Merkataritzak ere izango du pandemiaren ondorioei erantzuteko programa bat. 7 milioi euroko partida izango du, tokiko saltoki txikiak suspertzeko eta kontsumorako pizgarriak emateko.
Estimulu-plana
Era berean, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntza-programa bat aurreikusten da, 257.000 eurokoa. "Covid programa" horren hirugarren zutabea 1,8 milioi euroko partida bat da, sektore turistikoa suspertzeko eta laguntzeko plan berri bat abian jartzeko.
Diru-laguntzei dagokionez, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 5,2 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu guztira, eta 1,4 milioi euro gehiago emango ditu promozioa egin eta informazioa emateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa