Ekonomia
KORONABIRUSA
EITB Media
Aurretik osasun zentroetan covid-19aren aurka borrokatzeko materialaren inportazioaren eta eskuratzearen BEZa eta maskara kirurgikoen BEZa % 4ra jaitsi zituzten.
PCR proba. Argazkia: EFE
Ministroen Kontseiluak onartu du "in vitro" diagnostiko probetarako —PCR probak, esaterako— eta covid-19aren aurkako txertoetarako BEZaren zero tasa.
Neurri berri honen helburua gaixotasunaren diagnostikoa eta txertaketa erraztea da. Sektore turistikoari, ostalaritzari eta merkataritzari laguntzeko lege-dekretuaren barruan egongo da. 2022ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
Ogasun Ministerioaren arabera, BEZaren jaitsiera hori gehitzen zaio osasun zentroetan covid-19aren aurkako materiala inportatzeko eta erosteko indarrean dagoenari, baita maskara kirurgikoenekoari ere. Azken hauek % 4ko zerga-tasa dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa