Ekonomia
PSOE-Unidas Podemos
agencias | redacción
Espainiako Gobernuak onartuko duen neurriak maiatzaren 9ra arte iraungo du, eta etxebizitza asko dituztenak ere hartzen ditu barruan, bankuak eta inbertsio funtsak, besteak beste.
Etxegabetzeen aurkako protesta. Argazkia: EiTB
Pablo Iglesiasen bigarren presidenteordetzak akordioa egin du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, eta etxebizitzarako alternatibarik ematen ez duten etxegabetzeak debekatuko dituzte, familia zaurgarrien kasuan eta alarma egoerak irauten duen bitartean.
Hori horrela, ez da etxegabetzerik izango herritarren sektore horretan erkidegoek kaltetutako herritarrei etxebizitza bat eskaini arte.
Maiatzaren 9ra arte luzatuko dute etxegabetzeen debekua, orduan amaitzen baita Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko neurria. Orain arte, geldialdia datorren urteko urtarrilera mugatzen zen, eta covid-19aren krisiagatik alokairuetan ordainketak egin ezin zirenerako.
Baina orain, koronabirusaren krisiaren aurreko kasu zaurgarriei ere zabalduko zaie neurria, eta alokairuen eta hipoteken kasuetarako balioko du.
Ministroen Kontseiluak lege dekretua ahal bezain laster onartzea da asmoa, urtea amaitu aurretik betiere.
Akordio horren arabera, familia zaurgarriak ezingo dituzte etxegabetu beste "etxebizitza duin" batean sartu arte, Iglesiasen inguruko iturrietatik azaldu dutenez.
Erkidegoak izango dira, hain zuzen ere, alternatiba eman beharko dutenak, eta etxebizitza bat izan beharko da, ezingo da aterpetxe bat edo antzekorik eskaini. Hala, etxegabetzea ezingo da burura eraman pertsona zaurgarri horiek etxebizitza bat bermatuta izan arte.
"Jabe handien" etxebizitzetan dauden familiei ere eragingo die neurriak, hau da, 10 etxebizitza baino gehiago dituzten jabeen etxeetan bizi direnei. Kasu horretan erkidegoek hiru hilabete izango dituzte gehienez kaltetutako pertsonei etxe bat eskaintzeko.
Dekretu honek etxegabetzeei egiten die soilik erreferentzia; izan ere, oinarrizko hornidura eteteari buruzko neurria beste foro batean ari baitira negoziatzen Unidas Podemos eta PSOE.
Atzo, Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk etxegabetzeen aurkako zuzenketa atzera bota zuten Espainiako Gobernuak dekretua onartzeko konpromisoa agertu ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa