Ekonomia
Enplegu publikoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Behin-behinekotasun tasa % 40koa izatea jarri du baldintza gisa Jaurlaritzak, "baina Europar Batasunak muga hori % 8an ezarri zuen", kritikatu du sindikatuak.
Bizkaian egindako azterketa publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Administrazio publikoko bitarteko langileek Lan Eskaintza Publikoetan proba praktikoa soilik egin behar izatea proposatu du Eusko Jaurlaritzak, baina horretarako bi baldintza jarri zituen: langileak gutxienez 8 urteko antzinatasuna izatea eta kategoria horretan behin-behinekotasun tasa % 40tik gorakoa izatea.
Lege-proiektua atzo onartu zuen, eta gaur bitarteko langileen sindikatuak –Interinok Taldea- egitasmoa kritikatu du baldintzak bidezkoak ez direla iritzita.
Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, "Europar Batasunak behin-behinekotasun tasa gehienez % 8koa izan daitekeela dio, eta antzinatasuna 3 urtetan ezarri beharko litzateke".
"Jaurlaritzak zehaztutako baldintzekin, 10, 20 edo 30 urteko antzinatasuna duen administrari bat prozesu horretatik kanpo geratuko litzateke, lan-talde horretan behin-behinekotasun tasa % 20koa delako", ohartarazi dute.
Gauzak horrela, sindikatuak aldarrikatu du administrazio publikoek bitarteko langileen lanpostuak finkatzeko baimena izan behar dutela, eta hori posible ez bada, langile finko baten baldintza berberak bermatzea emandako zerbitzuagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa