Ekonomia
Aurrekontuak
agentziak | erredakzioa
Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk erabakia hartu dute Espainiako Gobernuak "norabide hori hartuko duen" lege dekretu bat onartuko duelako eta segituan indarrean sartzeko aukera emango duelako.
Etxegabetzeen aurkako protesta. Argazkia: EiTB
Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk ez dute etxegabetzeen eta oinarrizko horniduraren mozketen aurkako zuzenketa sartuko 2021eko Estatuko aurrekontu orokorretan, eta azkenean ez da bozkatuko Kongresuan.
Unidas Podemoseko iturrietatik jakinarazi dutenez, hiru taldeek zuzenketa hori izapidetik kentzea adostu dute, Espainiako Gobernuak "norabide hori hartuko duen" lege dekretu bat onartzea hitzeman duelako.
Gainera, Unidas Podemosetik azpimarratu dute lege dekretuak neurria berehala indarrean sartzea ahalbidetuko duela, eta beste bidetik urtarrilaren 1ean sartuko litzatekeela indarrean, goiz jota.
Aurreko ostegunean, Pablo Iglesias Eskubide Sozialen bigarren presidenteordeak esan zuen Espainiako Gobernuak "datozen egunotan" aurkeztuko dituela neurriak indarrean dagoen atzerapenen araua eguneratzeko. "Bi asteren buruan egotea espero dugu", adierazi zuen Kongresuan egindako agerraldian.
Jose Luis Abalos Sustapen ministroak ere zalantzan jarri zuen zuzenketa horrek aurrekontuetan tokia ote zuen, eta Kongresuko abokatuek ez izapidetzea aholkatu zuten, Auzitegi Konstituzionalak aurrekontuen prozedurarako aurreikusten dituen baldintzak urratzen dituela iritzita. Hala eta guztiz ere, PSOEk eta Unidas Podemosek aurrera jarraitu zuten izapideekin.
Batzordean PSOEren, Ciudadanosen eta EAJren ezetza, eta PPren abstentzioa jaso ostean, zuzenketa astearte honetan zen bozkatzekoa, aurrekontuen zuzenketak bozkatzeko prozesuaren barruan.
Zuzenketa horrez gain, Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk beste zuzenketa bat sartu zuten hipoteken exekuzioagatik egiten diren etxegabetzeen atzerapena luzatzeko. Unidas Podemoseko iturriek azaldu dute hori ere ez dutela aurkeztuko (batzordeak errefusatu egin zuen PSOEren, PPren, Ciudadanosen eta EAJren botoekin).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa