14:30

Ekonomia

Proposamenak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bazkun-zerga % 35era igotzea eskatu du

Agentziak | Erredakzioa

Kolektiboko ordezkariek EAEko hiru aldundiei eta Nafarroako Gobernuari proposamenak entregatu dizkiete. Gainera, elkarretaratzea egin dute Donostian, "Ondasuna banatu, lehenik bizitza!" lelopean.

  • Elkarretaratzea Donostian. Argazkia: LAB

    Elkarretaratzea Donostian. Argazkia: LAB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposamen sorta aurkeztu du ostiral honetan zergak igotzeko, besteak beste, PFEZaren progresibitatea areagotzea eta sozietate-zerga % 35era igotzea.

Kolektiboko ordezkariek EAEko hiru aldundiei eta Nafarroako Gobernuari proposamenak entregatu dizkiete. Gainera, elkarretaratzea egin dute Donostian, "Ondasuna banatu, lehenik bizitza!" lelopean. Maddalen Aranburu eta Edurne Larrañaga Kartako bozeramaileek ekimenaren berri eman dute.

Proposamenarekin, COVID-19ak eragindako gastuari eta inbertsio sozialari aurre egin nahi dio Kartak. Horrela, pandemiak eragindako krisian gizarte zerbitzuak eta babes soziala bermatzeko asmoa du ekimenak.

Hobariak kentzea eta ondare zergan salbuetsitako gutxieneko zenbatekoa 350.000 eurotan kokatzea nahi du kolektiboak, baita zerga horretan zein PFEZan muga ezabatzea ere; egun aberastasuna apenas zergapetzen dela uste baitu.

Bazkun-zergari dagokionez, kenkari guztiak ezabatzea defendatzen du proposamenak, % 35eko tasa orokor bat ezarriz. Gainera, 2019an izandako mozkinei % 20ko errekargu berezia ezartzea eskatu dute.

PFEZri dagokionez, kapitalaren tarifa espezifikoak kentzea planteatzen du proposamenak, errenta iturri guztiek tratamendu eta karga eskala progresibo beraren menpe egoteko.

Era berean, zergaren progresibitatea areagotzea defendatu dute: tasa marjinal maximoa % 60ra igotzea, tarteak areagotuz.

Bestalde, Euskal Herriko Eskubide Sozialek Kartak premiazko ondasunetan KPI murriztu nahi du; luxuzko produktuen kasuan, aldiz, areagotu.

Aldarrikapenen alde mobilizatzeko deia egin dute gutuneko bozeramaileek, eta azaroaren 28rako Iruñean eta abenduaren 13rako EAEko hiriburuetan manifestazioak deituko dituztela iragarri dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena